Gerrilla marketin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Gerrilla marketina marketin teknika eta estrategia multzoa da, hau bide ez konbentzionalean exekutatua eta bere helburua sorgarritasunaren bidez lortzen dutelarik, eta ez publizitatean inbertsio handiak eginda. Publizitate konbentzionala ez denez, talde objetibo batera heltzea ahalbidetzen du era desberdin batean.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra marketin terminoa 1984an famatu egin zen Jay Conrad Levinson-en bidez bere gerra marketin liburuan: Secrets for Making Big Profits from Your Small Business. Batzuetan "marketin erradikal" edo "extreme marketin" terminoak ere erabili izan diran. Hasiera batean marketin mota honetan gehien erabiltzen zena estartzidoen (stencils) bidezko gerra publizitatea edo grafitiak ziren. Gerora beste metodo batzuk erabiltzen joan dira, hala non kartelak, web orrialdeak, aktoreak, jende multzoen momentuko ekintzak (flashmobak), edota posta elektronikoak.

Marketin mota hau enpresa txikiek erabiltzen dute gehienbat. Sormena erabiltzean datza bideak, espazioak, eguneroko egoerak edo inguruneko elementuak direla medio hauek experientzia batean bihurtuz eta jendearen memorian gordez. Marketin tradizionalarekin alderatuz, gauza garrantzitsuak aldatzen dira. Hala nola erabilitako tokiak, kostuak eta azken kontsumitzailearekin kontaktu zuzena edukitzea.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]