Gersalzaha
| Gersalzaha | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Olabarri |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°49′19″N 2°49′28″W / 42.82208°N 2.82444°W |
Gersalzaha edo Garzalha Gerardo López de Gereñuk, 1957an, Prestamero iturburu bezala aipatuz, Mandaita eta Olabarri artean zegoen herri hustu bat zela esan zuen, Iruña Oka udalerrian, Araban[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1025eko Donemiliagako Goldean aipatzen da, Gersalzaha izenarekin, eta badirudi 1257rako jada hustua zegoela. Beste izen batzuekin ere jaso da: Garzalha[2], Gerfalzaha (s altua f batekin ordezkatuz) eta Gersalzaha kasu.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Becerro Galicanoren kartografia prestatu zutenek Gerardo López de Gereñuk emandako kokapena kilometro batzuk ekialderantz mugitu zuten. Gerardo López de Gereñuk emandako kokapen horretan, gutxi gorabehera Huerzas herriaren etiketa jarri zuten eta Gersalzaharen etiketa, ordea, Olabarri eta Langraiz Oka artean.[3][4] Ustezko kokapen hori da goiko-eskuineko mapan ikus daitekeena, baina
Beste interpretazio bat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gersalzaha hura, ustezko herri hustu hura, geroagoko Gesaltza, Gesaltza Anañaren izen zaharra izango dela uste da gaur egun.[5]
Donemiliagako goldearen herrien zerrendaren hurrenkera logikoari jarraiki, Gersalzaha beste herrien ekialdean kokatu zuten lehenengo Prestamerok eta gero, ikuspegi horri jarraiki, Gerardo López de Gereñuk, baina Gesaltzak antzinatik izan duen garrantzia ezagututa, EHUko Becerro Galicanoren kartografia prestatu zutenek[6] eta 2025eko liburuxka prestatu zutenek[7], bide horretatik segitu zuten.
- 1️⃣ ez da harritzekoa Gesaltza Añana bezalako herria Donemiliagako goldearen zerrendan agertzea[oh 1] eta
- 2️⃣ ez da harritzekoa Gesaltza De Murielles barruti horretan, nolabait nabarmendua, zerrendaburu agertzea.
- 1️⃣ ez da harritzekoa Gesaltza Añana bezalako herria Donemiliagako goldearen zerrendan agertzea[oh 1] eta
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ernesto Pastorrek eta Juan José Larreak hutsuneen zerrendan sartu bazuten ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ López de Guereñu Galarraga, Gerardo. (1989). Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y pueblos alaveses. Euskaltzaindia ISBN 978-84-85479-48-1. (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «GARZALHA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-08-15).
- ↑ «Becerro Galicanoren kartografia» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
- ↑ https://web.araba.eus/documents/d/araba/ferro
- ↑ «Gesaltza Añana - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
- ↑ «Becerro Galicano kodexaren Donemiliagako goldean aipatzen diren toponimoen kartografia» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-10-12).
- ↑ https://web.araba.eus/documents/d/araba/ferro

