Gertrude Stein

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gertrude Stein
Gertrude Stein 1935-01-04.jpg
Bizitza
Jaiotza Allegheny West1874ko otsailaren 3a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Neuilly-sur-Seine1946ko uztailaren 27a (72 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (urdaileko minbizia)
Familia
Bikotea(k) Alice B. Toklas
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Radcliffe College
Harvard Unibertsitatea
Johns Hopkins School of Medicine
Johns Hopkins Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, poeta, arte bildumagilea, salon-holderra, autobiografialaria, libretista eta antzerkigilea
Lan nabarmenak Three Lives
Tender buttons: objects, food, rooms
The Making of Americans
Four Saints in Three Acts
The Autobiography of Alice B. Toklas
Everybody's Autobiography
Doctor Faustus Lights the Lights
Mugimendua modernist literaturea
Gertrude Stein- Autograph.svg

Gertrude Stein (Allegheny, Pennsylvania, AEB, 1874ko otsailaren 3a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1946ko uztailaren 27a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1903an Parisen hartu zuen bizilekua, bere anaia Leorekin batera. Haren etxea idazleen (Apollinaire, Cocteau) eta abangoardiako pintoreen (Matisse, Gris, Picasso) biltoki izan zen, eta Cézanne, Rousseau eta beste artista batzuen koadro-bilduma handi bat egin zuen. 1907an Alice Toklas ezagutu zuen, gerora bizitza osoan adiskide mina izan zuena. Garai hartan idatzi zituen lehen liburuak: Three Lifes (1909, "Hiru bizitza") eta Making of Americans (1911), 1925ean argitaratu zena.

Kubismoaren ezaugarriak literaturara aldatzen saiatu zen. Horren erakusgarri da Tender Buttons (1914, "Botoi hauskorrak") olerki-liburua. 1920tik aurrera, Estatu Batuetatik Parisa joandako Scott Fitzgerald, Ernest Hemingway, Sherwood Anderson idazleen adiskide izan zen, eta eragin handia izan zuen haiengan. 1933an The Autobiography of Alice B. Toklas ("Alice B. Toklasen autobiografia") idatzi zuen; liburu horretan, bere buruaz hitz egiten du, batez ere, eta ordura arte izan ez zuen ospea eman zion.

1935ean Estatu Batuetara joan zen hitzaldiak ematera, eta ikusmin handia sortu zuen han, judua, beste emakume batekin bizi zena eta abangoardiako idazlea izanik. Europara itzuli zen, eta han eman zituen bere azken urteak. Steinen idazkera abangoardiakoa eta esperimentala zen, ingeles literatura-tradizioa irauli nahi zuena; estiloa errepikakorra du, eta literatura genero guztiak landu eta nahasi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gertrude Stein Aldatu lotura Wikidatan