Geruza-sumendi
Geruza-sumendi baten eskema (eskala bertikala handizkaturik dago): | |
---|---|
1. Magma ganbera 2. Harri ama 3. Tximinia 4. Oinarria 5. Sill 6. Albo hodia 7. Sumendiak jaurtitako errauts geruzak 8. Magala | 9. Sumendiak jaurtitako laba geruzak 10. Eztarria 11. Kono sekundarioa 12. Laba jarioaldi 13. Galdara 14. Kraterra 15. Erupzio zutabea |
Geruza-sumendia, sumendi konposatua ere deitua[1], laba gotortu, piroklasto eta errauts bolkanikozko txandakako geruza ugariz eraturik dagoen kono formako sumendia da. Mota honetako sumendiak denbora luzean zehar eratzen dira, aldizkako erupzioen metatzeaz. Munduko sumendi garaienetako batzuk –horien artean El Salvadorko Izalco, Japoniako Fuji mendia, Ekuadorko Cotopaxi eta Italiako Vesubio– horrela eratuak dira.
Geruza-sumendietan jarduera efusiboak eta leherkorrak txandakatzen dira. Laba azidoa, silize eduki handikoa (erriolita, dazita edo andesita) eta oso likatsua izaten da[2]. Beraz, erupzioa gertatzen denean, nahiko laster hoztu eta gotortzen da. Barneko gasen presioak laba-estalkia hautsi eta, piroklasto izeneko txatalak eratzen ditu. Honela, laba kolada eta piroklasto geruza txandakatuak dituen konoa sortzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Geruza-sumendi Euskalmet. Euskara.euskadi.net
- ↑ Stratovolcanoes Volcano.oregonstate.edu
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |