San Salbador eliza (Getaria)

Koordenatuak: 43°18′16″N 2°12′13″W / 43.30446°N 2.20348°W / 43.30446; -2.20348
Wikipedia, Entziklopedia askea
Getariako San Salbador eliza» orritik birbideratua)
San Salbador eliza
Kultura ondasuna
Getariako hiri historikoa
Getariako San Salbador eliza
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaGetaria
Koordenatuak43°18′16″N 2°12′13″W / 43.30446°N 2.20348°W / 43.30446; -2.20348
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XV. mendea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaDonostiako elizbarrutia
IzenaJesus Nazaretekoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
arkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0000067
14

San Salbador eliza Getariako eliza nagusia da. Estilo gotikokoa da eta Monumentu Nazional izendaturik dago. Getariako Alde Zaharran dago, Kale Nagusian. Otxoa Ibañez de Olano eta Zarautz dorretxeen alboan eta Indianokua edo Larrunbide jauregitik hurbil.

Azpitik, Katrapona pasabidea edo tunela igarotzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1397an lehen Gipuzkoako Batzar Nagusiak eliza honetan ospatu ziren.

Gutxienez XIV. mendetik dataturik dago, zatirik gehiena XVI. eta XVIII. mendeen artean eraikia izan zen arren.

Konponketa ugari behar izan zituen XIX. mendean zehar, Gerra Karlistetan jasan zituen kalteen ondorioz.

Eliza portutik ikusia.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenplua, hiru nabez osatuta dago, horietako bakoitza, hiru zatitan banatua. Presbiterioa goratua dago. Arreta pizten dute maila ezberdinek, lurraren mailaren araberakoak direnak. Triforio bikain batek inguratzen du tenplua. Barnealdeari erantsia dago. Gangak zorrotzak dira, oso lirainak.

Eraikin osoa, hareharri harlanduz egina dago, bi ate eta beste hainbeste dorre dituena. Dorre horietako bat, moztua da, iparraldekoa, Inkisizioaren Dorrea bezala ezagutzen da. Elizako dorrerik zaharrena da, Pedro Altzagak egin zuen proiektua. Eraikuntza 1525ean hasi zen, eta 1755ean amaitu. Handik bost urtera, goialdea tximista batek suntsitu zuen.

Egungo dorrea, sei gorputzez osatua dago.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa