Ghero (antzezlana)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ghero» orritik birbideratua)
Ghero (antzezlana)
Jatorria
Egilea(k)Patxo Telleria
Argitaratze-data2018
IzenburuaGhero
Ezaugarriak
Genero artistikoaantzezlana
Hizkuntzaeuskara
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Jokin Oregi
Gidoigilea(k)Patxo Telleria
Antzezlea(k)
Argumentu nagusiaeuskara, Euskararen historia eta hizkuntza-aniztasuna

Ghero Azken euskalduna Patxo Telleriak sortutako eta Jokin Oregik zuzenduriko euskal antzezlan bat da.[1] 2018tik 2020 bitartera antzeztu zen Euskal Herriko herri ugaritan, horien artean, Bilboko Arriaga Antzokian, Iruñeko Gaiarre Antzokian, Gasteizko Principal Antzokian, Baionako Michel Portal antzokian eta Donostiako Victoria Eugenia antzokian.[1][2]

Gaia eta laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzezlana 3000. urtean kokatzen da, etorkizun urrunean, bertan, azken euskalduna hiltzear dago eta ez du bere patua onartu nahi. Antzezlanak erantzuteko zail diren galderak planteatzen ditu, adibidez: "3000. urtean euskara egongo al da?", "Euskararen pizkunde berria ote?". Horrekin bat, azaltzeko zaila den euskararen iraupenarekiko harridura eta miresmena azaltzen ditu antzezlanak, bederatzi istorio kontatuz. Istorio horien artean, algonkin-euskara pidginarekin eta Donemiliaga Kukulako glosekin loturikoak daude, besteak beste. Beste modu batera esanda, euskararen historia kontatzen saiatzen da, modu berritzaile eta berezi batean.[3]

Bestalde, antzezlanak hizkuntzen aniztasunaren aberastasuna goresten du eta horren erakusgarri, hainbat hizkuntzak parte hartzen dute antzezlanean, euskara nagusi bada ere: ingelesa, frantsesa, gaztelania, txinera, katalana, galiziera eta latina. Ezin aipatu gabe utzi, antzezlanak irudikatzen duen 3000. urte horretan, "hizkuntza global" izena jasotzen duen hizkuntza bat soilik mintzatzen da, honek dituen ondorioak azaltzen ditu, zeharka, antzezlanak.

Antzezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Ghero. azken euskalduna" antzezlana

Talde teknikoa eta babesleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde teknikoa

  • Egilea: Patxo Telleria
  • Zuzendaritza: Jokin Oregi
  • Eszenografia eta jantzien diseinuaren arduraduna: Ana Garay
  • Musika: Iñaki Salvador
  • Jantzigintza: Nati Ortiz de Zarate
  • Eszena Osagarriak: Carlos Del Tronco
  • Argi Diseinua: David Rodriguez
  • Teknikari laguntzailea: Irune Suso
  • Zuzendaritza laguntzailea: Adrian Garcia De Los Ojos
  • Argazkilaria: Mikel Alonso

Ekoizpena

Babesleak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b tartean.eus. GHERO. Azken euskalduna • Tartean Teatroa. (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  2. Antzokia, Teatro Arriaga. «Ghero» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).
  3. Akting. «Sarrerak GHERO-(e)rako Urnieta-(e)n 12/1/19 7:00 PM-(e)tan» bibe.me (Noiz kontsultatua: 2019-12-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]