Edukira joan

Giacomo Carissimi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giacomo Carissimi
kapera-maisu

1629 - 1674ko urtarrilaren 12a
kapera-maisu

1628 - 1629
Bizitza
JaiotzaMarino1605eko apirilaren 18a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1674ko urtarrilaren 12a (68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Francesco Manelli (en) Itzuli
Alessandro Capece (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea
Mugimenduamusika barrokoa
Musika instrumentuaorganoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

IMDB: nm1441030 Musicbrainz: db4037c3-24e1-428d-9b6e-de12956d5b09 Songkick: 297683 Discogs: 1200912 IMSLP: Category:Carissimi,_Giacomo Find a Grave: 9921959 Edit the value on Wikidata

Giacomo Carissimi (Marino, 1605eko apirilaren 18an bataiatua – Erroma, 1674ko urtarrilaren 12a) italiar musikagile eta musika-irakaslea izan zen. Lehen barrokoaren maisuetako bat izan zen. Oratorioaren ezaugarri karateristikoak ezarri zituen eta mezak, moteteak eta kantatak konposatu zituen. Europa iparraldeko garapen musikalean eragin handia izan zuen bere ikasleei esker.

Oso gutxi dakigu bere bizitzako lehen urteez. Tivoliko katedralean egin zuen lehen musikari lana. 1623tik aurrera koruan abestu zuen eta 1624tik 1627ra organista izan zen. 1628an Assisira joan zen katedraleko kapera-maisu karguarekin eta urte berean kargu bera jaso zuen Erromako San Apolinario elizan. 1637an apaiztu zen.

1656an Kristina Suediakoa erreginak ganbera-kontzertuko kapera-maisu izendatu zuen.

Lan hautatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Baltazar
  • Dives Malus edo Historia Divitis
  • Ezechia
  • Jephte
  • Jonas
  • Judicium Salomonis
  • Vanitas Vanitatum
  • Oratorio Della Santissima Vergine
  • Piangete, aure, piangete
  • Così volete, così sarà 1640
  • Vittoria, mio core (Amante sciolto d'amore), 1646
  • Ferma Lascia Ch'Io Parli (Lamento della Regina Maria Stuarda), 1650
  • Sciolto havean dall'alte sponde (I naviganti), 1653
  • Apritevi inferni (Peccator penitente), 1663
  • Lamentationes Jeremiae Prophetae
  • Exulta, gaude, filia Sion, 1675
  • Exurge, cor meum, in cithara, 1670
  • Ardens est cor nostrum [meum], 1664
  • Desiderata nobis, motet for alto, 1667
  • Missa "Sciolto havean dall'alte sponde"

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]