Gian Francesco Malipiero
| Gian Francesco Malipiero | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Gian Francesco Malipiero |
| Jaiotza | Venezia, 1882ko martxoaren 18a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Treviso, 1973ko abuztuaren 1a (91 urte) |
| Familia | |
| Aita | Luigi Malipiero |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) Conservatorio Giovanni Battista Martini (en) Conservatorio di Musica Benedetto Marcello di Venezia (en) |
| Hizkuntzak | italiera |
| Irakaslea(k) | Marco Enrico Bossi (en) |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | konpositorea, musikologoa eta zuzendaria |
| Jasotako sariak | |
| Genero artistikoa | opera |
Gian Francesco Malipiero (Venezia, 1882ko martxoaren 18a - Treviso, 1973ko abuztuaren 1a) italiar musikagilea izan zen. Veneziako Kontserbatorioko zuzendaria izan zen 1939-1952 bitarteko urteetan, eta garrantzi handia izan zuen 1920 ondoko urteetan Italiako musikan. Erromantizismoaren aurretiko musika berriro aintzat harrarazi zuen, eta teknika berriez hornitu zuen.
Malipieroren musika-lan ugarien artean aipagarriak dira: San Francisco d´ Assisi (1920), Giulio Cesare (1934-1935), Antonio e Cleopatra (1937) operak; orkestrarako Pause del silenzio (1917), Impressioni dal vero (1910-1922); La Passione (1935) oratorioa, pianorako kontzertuak, sinfoniak eta abar. Ganberako musikan, harizko musika-tresnetarako zazpi kuarteto idatzi zituen. Lehena, Rispetti e strambotti (1920), da ezagunena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.