Gianni Infantino
Giovanni "Gianni" Vincenzo Infantino (Brig, Suitza, 1970eko martxoaren 23a) Suitzako futbol administratzailea da, 2016tik FIFAko presidentea dena. Aurretik, UEFAko idazkari nagusia izan zen 2009tik 2016ra. Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kidea da 2020tik.[1][2][3][4]
FIFAko presidente gisa Infantinok hiru Munduko Txapeketa zuzendu ditu, besteak beste, 2018ko Errusiako Munduko Txapelketa, 2022ko Qatarko Munduko Txapelketa, eta 2026an Ipar Amerikan egiten ari den Munduko Txapelketa. Funtsezko papera izan zuen Saudi Arabia 2034ko Munduko Txapelketaren antolatzaile aukeratzeko.[5][6][7]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Infantino 1970eko martxoaren 23an jaio zen Brigen, Suitzan. Calabria eta Lombardiako etorkin italiarren semea da. Zuzenbidea ikasi zuen Friburgoko Unibertsitatean.[8][9][10]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Infantinok Kirol Ikasketen Nazioarteko Zentroko idazkari nagusi gisa lan egin zuen Neuchâteleko Unibertsitatean.
UEFA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Infantino 2000ko abuztuan hasi zen UEFArekin lanean, eta 2004ko urtarrilean UEFAko Gai Juridikoen eta Kluben Lizentzien Dibisioko zuzendari izendatu zuten. UEFAko idazkariorde nagusi bihurtu zen 2007an, eta UEFAko idazkari nagusi 2009ko urrian.[11]
FIFAko presidente
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Infantino FIFAren Erreforma Batzordeko kide izan zen. 2015eko urriaren 26an UEFAko Batzorde Betearazlearen babesa jaso zuen 2016ko FIFAren Ezohiko Kongresuan presidente kargurako aurkezteko. FIFAren Munduko Kopa berrogei taldetara zabalduko zuela agindu zuen.[12][13][14]
2016ko otsailaren 26an FIFAko presidente hautatu zuten hiru urterako. FIFAko lehendakaritza izan duen lehen italiarra bihurtu zen.
2016an Panamako paperetan agertu zen. Agirietan adierazten zenez, UEFAn legelari nagusia zen bitartean Infantinok hitzarmenak sinatu zituen UEFAko ustelkeria kasuetan egon zen enpresa batekin. Infantinok ukatu egin zuen lotura hori.[15][16]
Infantinoren presidentetza behin eta berriro kritikatu dute ustezko ustelkeria kasuengatik, interes gatazkengatik eta giza eskubideen aurkako gehiegikeriak leporatzen zaizkien estatuekin dituen harremanengatik. FIFAko etika batzordeak eta Suitzako fiskalek haren jokabide pertsonalari buruz egindako ikerketak artxibatu egin zituzten, urraketarik aurkitu gabe eta kargurik aurkeztu gabe.[17][18][19]
2025eko azaroan Infantinok FIFAren Bakearen Saria aurkeztu zuen eta Donald Trump AEBetako presidenteari eman zion.[20][21][22][23]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Libanoko Leena Al Ashqarrekin ezkonduta dago; bikoteak lau seme-alaba ditu.
Libanoko herritartasuna eskuratu zuen Leena Al Ashqarrekin izandako ezkontzaren bidez. Beraz, Suitza, Italia eta Libanoko herritarra da.
Frantsesa, alemana eta italiera hitz egiten ditu ama hizkuntza gisa, eta arabiera, ingelesa, portugesa eta gaztelania ere hitz egiten ditu
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Who We Are – News – Gianni Infantino is re-elected as FIFA President until 2023» FIFA.
- ↑ «Gianni Infantino» UEFA 8 January 2010.
- ↑ «IOC Session elects three new Members» International Olympic Committee 10 January 2020.
- ↑ «Infantino joins IOC as member to end FIFA's five-year absence» reuters.
- ↑ (Ingelesez) Coates, Charlotte; Bacon, Holly. «Gianni Infantino: FIFA President news conference on eve of World Cup» BBC Sport.
- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. (2024-12-11). «Saudi Arabian jokatuko da 2034ko futboleko gizonezkoen Munduko Kopa» Berria (kontsulta data: 2026-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «FIFA president Infantino hails Qatar 2022 as 'the greatest World Cup ever' | Goal.com» www.goal.com 16 December 2022.
- ↑ «The President – Gianni Infantino» FIFA.
- ↑ (Italieraz) Infantino, l'avvocato di origini calabresi che tifava Inter. sportmediaset.it 26 February 2016.
- ↑ «Everything you need to know about Gianni Infantino, the new Fifa president» The Guardian 26 February 2016.
- ↑ «UEFA Executive Committee supports UEFA General Secretary Gianni Infantino for FIFA presidency» UEFA 26 October 2015.
- ↑ «FIFA Committees – 2016 FIFA Reform Committee – FIFA.com» FIFA.com.
- ↑ «Statement from UEFA General Secretary Gianni Infantino» UEFA 26 October 2015.
- ↑ «Gianni Infantino to expand World Cup to 40 teams if elected Fifa president» The Guardian 10 November 2015 ISSN 0261-3077..
- ↑ Gianni Infantino elected FIFA President. FIFA.com 26 February 2016.
- ↑ «What were Gianni Infantino's goals and what controversies has he faced as FIFA president?» Encyclopædia Britannica.
- ↑ «Reformer or ringleader: A decade on, what is Infantino's legacy as FIFA president?» ESPN June 2026.
- ↑ Hoz, Jon Ander De la. (2022-11-20). «LOTSAREN MUNDUKO KOPA» Berria (kontsulta data: 2026-07-12).
- ↑ «Infantino's FIFA: Ten years of power, politics, and so-called ethics» Play the Game 7 May 2026.
- ↑ (Ingelesez) Kilpatrick, Dan. (2025-11-05). «Gianni Infantino to award FIFA’s inaugural peace prize at Washington’s World Cup 2026 draw» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ (Ingelesez) Graham, Bryan Armen; Beaumont, Peter. (2025-12-05). «Trump awarded inaugural Fifa peace prize at World Cup draw in Washington» The Guardian ISSN 0261-3077..
- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. (2026-06-10). «Munduko Kopa: debekuak, dirua eta kutsadura» Berria (kontsulta data: 2026-07-12).
- ↑ (Ingelesez) Graham, Bryan Armen. (2025-11-05). «Trump ally Infantino to award first Fifa peace prize at World Cup draw in DC» The Guardian ISSN 0261-3077..