Erraldoien Galtzada

Koordenatuak: 55°14′27″N 6°30′42″W / 55.24083°N 6.51167°W / 55.24083; -6.51167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Giant's Causeway» orritik birbideratua)
Erraldoien Galtzada eta Galtzadako Kostaldea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Erraldoien Galtzada,
55°14′27″N 6°30′42″W / 55.24083°N 6.51167°W / 55.24083; -6.51167

Mota Naturala
Irizpideak vii, viii
Erreferentzia 369
Kokalekua Ipar Irlanda, Erresuma Batua
Erraldoien Galtzada is located in Ipar Irlanda
Erraldoien Galtzada
Erraldoien Galtzada
Erraldoien Galtzada (Ipar Irlanda)
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Izen ematea 1986 (X. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Erraldoien Galtzada[1] (ingelesez The Giant's Causeway, irlanderaz Clochán an Aifir edota Clochán na bhFomhórach, eta Ulsterko eskozieraz tha Giant's Causey), duela 60 milioi urte gertatu zen erupzio bolkaniko batean jatorria duten 40.000 basaltozko zutabe dituen eremu bat da. Irlanda uhartearen iparrekialdeko kostaldean dago, Ipar Irlandako Antrimeko konderrian dagoen Bushmills herritik 3 kilometro inguru iparraldera. 1986an Gizateriaren Ondare eta, 1987an Erreserba Natural Nazional izendatua izan zen. 1693an deskubritu zen.

Itsasoaz bestalde, Eskozian, antzeko egitura duen Fingalen haitzuloa kokatzen da.

Bere sorreraren irlandar elezaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basaltozko zutabeak

Irlandarrek, harkaitz eraketa honentzako elezahar bat dute.

Istorioaren arabera, bi erraldoi zeuden: bata Irlandakoa eta bestea Eskoziakoa. Hauek, oso gaizki konpontzen ziren, eta etengabe, elkarri, harkaitzak botatzen zizkioten. Hainbeste harkaitz botatzearen ondorioz, itsaso gainean harkaitz eremu bat eratu zen. Eskoziar erraldoiak, harkaitz bidea zeharkatu eta bere aurkaria garaitzea erabaki zuen, irlandarra baino indartsuagoa baitzen. Irlandar erraldoiaren emazteak, eskoziarra zetorrela ikusi zuenean, bere senearra haurrez jantzi zuen. Eskoziarra iristean, haurraren tamaina ikusi, eta, honen aita, hiru aldiz handiagoa izango zela pentsatu zuen, eta, beraz, harkaitzak gogor zanpatuz ihes egin zuen. Orduan, harkaitz hauek, itsasoan hondoratu ziren, beste erraldoia Eskoziara hel ez zedin.


Fruizko zutabe basaltikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaian dagoen Fruiz herriko meategi batean ere geologikoki ikusgarriak diren zutabe basaltikoak daude. Erraldoien Galtzadakoen modukoak.[2]

Arroka bolkanikoa da Basaltoa, Lur planetako gainazalaren %70a osatzen du, lurrazal ozeanikoa basaltoz osaturik dago. Ilargiko beltzuneak eta Martitzeko hainbat gune ere basaltikoak dira. Baina laba basaltikoak batzuetan zutabe erako egitura bitxi hauek osatzen zituen. Zutabe horien forma hexagonala izan ohi da.

Elgoibar inguruan eta Sopelako hondartzaren Ekialdeko aldean aurkitu ahal dira beste erako formazio basaltikoak, kuxin-laba izenez ezagutzen den formazioa. Pillow-laba hauek bakuola kontzentrikoak izan ohi dituzte eta forma biribilduak.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]