Gibbon ur-jauziak
| Gibbon ur-jauziak | |
|---|---|
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 44°39′14″N 110°46′15″W / 44.6540194°N 110.770746°W |
| Honen parte da | Gibbon River (en) |
| Estatu burujabe | |
| Estatua | |
| Babestutako-eremua | Yellowstone Parke Nazionala |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Madison River basin (en) |
Gibbon ur-jauziak (ingelesez: Gibbon Falls) Estatu Batuetako Yellowstone Parke Nazionalean dagoen ur-jauzi multzo bat da, Wyoming estatuan hain zuzen ere.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gibbon ibaiak egiten duen 26 metrotako altuerako ur-jauzia da[1]. Ur-jauziak malda batean behera doaz eta ez dute erorketa librerik.
Gibbon eta Firehole ibaiak elkartzen diren puntutik 7'6 kilometro ibaian gora kokaturik daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1872an William Henry Jackson argazkilari estatubatuarrak deskribatu zituen lehenengo aldiz[1]. Izenaren jatorria ez da ezagutzen, baina 1880. hamarkadaren erdialderako Gibbon Falls izenarekin aipatzen ziren agirietan eta mapetan.[2]
Arrainek ibaian gora egiteko hesi naturala zen eta ur-jauzietatik goragoko urek ez zuten arrainik. 1890. urtean ortzadar-amuarraina sartu zuten Gibbon ibaiaren goiko zatian. Ur-jauziek hesi naturala izaten jarraitzen dute eta goiko zatian arrantza turismoa mantentzeko aldiro arrain berriak sartzen dituzte.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gibbon ur-jauzia.
-
Gibbon ibaia.
-
Frank Jay Haynesen margolana (1910).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Holden, Courtney. (2014-11-17). «Yellowstone's Gibbon Falls» Yellowstone National Park (kontsulta data: 2024-10-09).
- ↑ Rubenstein, Paul; Whittlesey, Lee H.. (2000). The Guide to Yellowstone Waterfalls and their Discovery. Neenah, WI: Big Earth Publishing, 38 or. ISBN 978-1-56579-351-4..
- ↑ Schullery, Paul; Varley, John D.. (1998). Yellowstone Fishes-Ecology, History, and Angling in the Park. Mechanicsburg, PA: Stackpole Books, 26 or. ISBN 0-8117-2777-7..
