Gibel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gibel baten argazkia

Gibela sabelaren barruko organoa da, digestio-aparatua osatzen duenetarikoa. Diafragmaren azpian kokatuta dago, eta inguruko organoak ondokoak dira: behazun-xixkua, heste lodia, heste mehea, urdaila, barea eta area edo pankrea.

Anatomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiaren gibelak 1.3-3 kilogramoko pisua dauka.

Lau lobulutan banatuta dago, eta horietako bakoitza hainbat segmentutan:

  • Lobulu kaudatua:
    • 1. segmentua.
  • Ezkerreko lobulua:
    • 2. segmentua.
    • 3. segmentua.
  • Lobulu karratua:
    • 4. segmentua.
  • Eskuineko lobulua:
    • 5. segmentua.
    • 6. segmentua.
    • 7. segmentua.
    • 8. segmentua.

Gibel zirkulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibel zirkulazioan bi bide aipatu behar dira: bide aferentea (gibelean sartzen dena) eta bide eferentea (gibeletik ateratzen dena)

Bide aferentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porta benak eta gibel arteriak osatzen dute. Porta benak hesteetan xurgatutako solutuak dituen oxigeno gutxiko odola darama. Gibel arteriak aldiz, oxigeno askoko odola eramaten du. Porta bena benuletan banatuko da eta gibel arteria arterioletan.

Bide eferentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko kaba benak eta gibel benak osatzen dute. Hauek gibel gaineko benak bezala ezagutzen dira eta benulen elkartzetik sortzen dira.

Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gibel Aldatu lotura Wikidatan