Gibelaranja orindun
Gibelaranja orinduna | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula badia Quél., 1881 |
Gibelaranja orinduna edo Gibelorriska maltzmina (Russula badia) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2]
Ez da jangarria, zapore oso min bizi iraunkorra duelako.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kapela: 7 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Erregularra, solidoa eta haragitsua, ertz ez oso ildaskatua, Hasieran geruza oso opakua, gero distiratsua, bernizatua bezalakoa. Kolorea purpura-gorria, baina baita beltz-purpura, more-marroia, arre-gorrixka, arrosa-okre-krema kolorekoa, etab.
Orriak: Nahiko estuak, estu, libreak, hori-limoi kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 4 - 10 x 1 - 2,3 cm-koa, oso sendoa eta gogorra, zilindrikoa, pruina fin batekin, arrosa oinarrian, batzuetan erabat arrosa; beste batzuetan zurixka.
Haragia: Zuria, hasieran zapore gozo tipikoa duena, ondoren, zenbait minutu igarotakoan, ezin onartutako min bizi eta sutsua. Zedro zuraren usaina du (batez ere orria estutzean). Fenol-arekin gorriz margotzen da lehenik, eta, ondoren, arre-txokolate kolorez.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Badia epitetoa ere latinetik dator, gorrixka esan nahi duen "badius" hitzetik. Bere koloreagatik
Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez da jangarria.[4]
Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaso daitekeen Russula pikanteena da. Garraztasuna mastekatu eta minutu batzuetara agertzen da; izaera organoleptiko honek, asko laguntzen du perretxikoa ezagutzen. Russula melliolens eta Russula decipiens delakoekin ere nahas daiteke.[5]
Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udan eta udazkenean. Mendiko koniferoen basoetan eta hostozabalen basoetan.[6]
Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europa.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Russula badia, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 369 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran. Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 408 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya,, 137 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 76 or. ISBN 84-282-0865-4..