Gibeleko minbizi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Gibeleko minbizi
Deskribapena
Mota gastrointestinal system cancer
liver tumor
Espezialitatea Onkologia
Arrazoia(k) zirrosia
Aflatoxina
Sintoma(k) Ikterizia, Tripako mina, weight lossa, Izerdia
hepatomegalia
Azterketa medikoa ordenagailu bidezko tomografia axiala, ekografia, Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza, Endoscopic retrograde cholangiopancreatography, Percutaneous transhepatic cholangiography, Magnetic resonance cholangiopancreatography, gibeleko biopsia
odol-analisi
Identifikatzaileak
MeSH D008113
Disease Ontology ID DOID:3571

Gibeleko minbizia, izenak dion bezala, gibelean hasten den minbizia da. [1]

Inpaktua gizartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko datuen arabera:

  • Gutxi gorabehera 40.710 kasu berri (29.200 gizonezkoak eta 11.510 emakumezkoak)
  • Gutxi gorabehera 28.920 persona (19.610 gizonezkoak eta 9.310 emakumezkoak) hilko dira minnbiziaren eraginez

1980tik minbizi hepatikoaen kasuen kopurua hiru aldiz handitu da. Hala eta guztiz ere, gazteen tasa nabarmenki gutxitzen hasi da. 2000. urtetik, gibeleko minbiziaren hilkortasun tasa %3a handitu egin da. Bestetik, gizonezkoetan ohikoagoa da emakumezkoetan baino.

Era berean, minbizi hepatikoa ohikoagoa da Saharaz hegoaldeko Afrikan eta Asiako hego- ekialdean. Leku askotan, minbizi ohikoena da eta 70.000 pertsona diagnostikatuak izaten dira urtero. Aldi berean, minbizi hau heriotza kausa nagusia da mundo mailan (600.000 heriotza urtero)

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibeleko minbizien eragile ohikoena kartzinoma hepatozelularra da, hau da, normalean tumore primario bezala garatzen da. Hala ere, metastasi bezala ere garatu daiteke. Azken hau, jatorrizko organo batetik zelula tumoralak gorputzeko beste órgano batzuetara zabaltzen direnean sortzen da.

Kasu gehienetan, gibeleko minbiziaren eragilea zirrosia izan ohi da, hau da,  gibelaren fibrosia eta gutxiegitasuna dakarren gaixotasun kronikoa[2]. Zirrosia, era berean, ondorengo arrazoiengatik garatzen da[3]:

  • Gehiegizko alkohola hartzeagatik. Alkoholetik azetaldehidoa sortzen da, erreaktiboa dena, eta honen eraginez, proteinen, gantzen eta karbohidratoen ohiko metabolismoa oztopatzen da, gibela kaltetuz.
  •  Gibeleko gaixotasun autoimmuneak.
  •  Hepatitis B eta Cren birusaren infekzioagatik.
  • Gibelaren inflamazio kronikoagatik.
  •  Gorputzeko gehiegizko burdinagatik. Hemokromatosia (gibeleko burdin gainkarga -oso ohikoa-).
  • Fibrosi kistikoa. Gorputz osoa kaltetu dezakeen gaixotasun hereditarioa da, ezintasun progresiboa eta heriotz goiztiarra eragiten duena.
  • Haurtzaroko zirrosi Indiarra: Jaioberrietan ematen den kolestasia (behazun bideen erabateko edo neurri bateko oztopoaren eraginez duodenora iristen den behazun fluxuaren gutxitzea),
  • Galaktosemia.  Galaktosa erabiltzeko ezintasunaren ondorioz horren metaketa gertatzen da organismoan. Horren ondorioz, kalteak ematen dira gibelean eta nerbio sistema zentralean.
  • Aflatoxina[4]. Aspergillus generoko onddoak eragindako toxina da. Hau jatorri begetaleko elikagaietan agertzen da da modu ezegokian eta inguru hezeetan gordetzearen ondorioz. Kartzinogenoa da, p53 gene supresorearen mutazioa eragin baitezake. Afrikan eta Asian nahiko ohikoa da.
  • Tabakoa
  • Intsulinarekiko erresistentzia
  • Farmakoak

Klinika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibeleko minbiziaren síntoma bereizgarrienak honako hauek dira: min abdominala, pisu galera, astenia bortitza (nekea), jatean asetasun goiztiarra, aszitis (likidoaren metatzea barrunbe abdominalean), ikterizia (azalak kolore horixka hartzen du bilirrubinaren igoeragatik). Beste síntoma batzuk, metastasiaren ondorioz sortuak izan daitezke.

Hala ere, garrantzitsua da azpimarratzea gibeleko minbiziaren fase aurreratuan dauden pazienteen %25ak ez duela sintomarik nabaritzen.

Gibeleko bigarren mailako tumorea, area minbizi baten ondorio.

Minbizi honen sintomatología tumorearen garapenaren araberakoa izango da batez ere. Esate baterako, kasuen %80a nabarmendu gabe igaro daiteke hasierako faseetan. Horregatik, gaur egun diagnostiko goiztiarra areagotu da minbiziaren garapena saihesteko asmoz.

Beraz, tumore hepatiko baten presentzia, seinale edo ezaugarri hauen bidez detektatuko da (kasu gehienetan):

  • Mina abdomenaren eskuinaldean edo saihetsen azpian.
  • Abdomenaren perimetroaren handipena, aszitisak (likidoaren metatzea barrunbe abdominalean) eraginda.
  • Ikterizia: horixka kolorea begietan eta azalean, bilirrubinarenigoerak sortuta. Era berean, gernuaren kolorea ere alda daiteke marroi ilun kolorekoa bilakatuz.
  • Ahultasuna, pisuaren eta jateko gogoaren galera, goragaleak eta okadak jatean.
  • Sukarra
  • Zain kopuruaren areagotzea abdomenaren eremuan.
  • Auskultazioan gibelaren eremuan soplo bat entzun daiteke tumoreak sortzen duen gainkargatik.
  • Globulu gorrien eta kaltzioaren gorakada eta hipogluzemia.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikoari dagokionez. esan dezakegu minbizi mota guztiak diagnostikatzeko froga asko egin behar direla. Gainera, behin minbizi bat identifikatuta, hau hedatu den edo ez jakiteko frogak ere egiten dira. Minbizi bat hedatzeari metastasi deritzo. Hau detektatzeko, esate baterako, irudien bidezko frogak erabil ditzakegu.

Minbiziaren diagnostikoa ona izatea oso garrantzitsua da aplikatuko den tratamendua ondo aukeratu ahal izateko.

Minbizi gehienak diagnostikatzeko modu bakarra biopsiak dira. Biopsietan gaixoaren ehun lagin bat hartu eta hau laborategian aztertzen da. Biopsia bat ezin bada egin, minbizia beste froga batzuen bidez diagnostikatu beharko da. Gibeleko minbizia, bere aldetik, biopsia baten beharrik gabe diagnostikatzen da gehienetan.

Minbizia diagnostikatzeko froga bat aukeratzerako orduan, honako faktore hauek izan behar dira kontuan:

  • Susmatzen den minbizi mota
  • Gaixoak dituen sintomak
  • Gaixoaren adina
  • Historia klinikoa

Gibeleko minbizia diagnostikatzeko honako froga hauek erabili ohi dira:

  • Azterketa fisikoa: pertsona batek gibeleko minbiziaren sintomak aurkeztean, medikuak honen abdomena aztertuko du nodulu edo handipenen bila. Medikuak likido bilketak eta ikteriziaren adierazle diren ezaugarriak ere bilatuko ditu (azalaren kolore horixka).
  • Odol analisia: honetan AFP substantzia bilatuko da. Gainera, gaixoak B edo C motako hepatitisa duen ere aztertuko da.
Gibelean eratutako metastasia.

Dena den, azaldutako frogetaz gain, gehienetan beste hainbat froga behar izaten dira gibeleko minbizia diagnostikatzeko:

  • Ultrasoinua: froga honetan soinua erabiltzen da gorputzaren barneko egituren irudi bat eraikitzeko., erradiazio kopuru txikia erabilita. Irudi hauek ordenagailuan aztertzen dira, tumoreen bila.
  • Ordenagailu tomografia bidezko esplorazioa (CT edo CAT): horrelako esplorazio batek gorputzaren barneko eremuaren irudi tridimentsionala eratzen du angelu desberdinetatik X izpiak erabilita hartzen diren irudiak erabilita. Batzuetan, irudi hobeak lortzeko kontraste medio bat ematen zaio gaixoari esplorazioa egin baino lehen. Ondoren, lortutako irudiak ordenagailuan aztertzen dira, tumoreen bila.
  • Erresonantzia magnetikoa: honek, X izpiak erabili beharrean, eremu magnetikoak erabiltzen ditu gorputzaren barnealdearen irudiak lortzeko. Irudi hobeak lortzeko kontraste medio bat ematen zaio gaixoari esplorazioa egin baino lehen. Ondoren, lortutako irudiak ordenagailuan aztertzen dira, tumoreen bila.
  • Angiograma: hau erradiografia bidez lortzen den odol hodien irudia da. Hau lortzeko, kontraste medio bat sartzen da gaixoaren odol hodietan hauek erradiografian ikusi ahal izate
  • Laparoskopia: honek medikuari gaixoaren gorputza barnetik aztertzea ahalbidetzen dio, tutu baten kokatutako kamara baten bidez. Hau aurrera ermateko, gaixoa anestesiatu eta aipatutako hodia gaixoaren abdomenean egindako ebaki txiki baten bidez sartzen da honen gorputzean.
  • Tumorearen froga molekularrak: hauetan tumorearen lagin bat hartu eta laborategian aztertzen da, tumorearen gene eta proteina espezifikoen bila.

Amaitzeko, esan behar da azaldutako froga guzti hauek diagnostikoa egiten laguntzen dutela, bai eta estadioaren determinazioa egiten ere.

Pronostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minbiziaren arabera pronostiko desberdinak aztertu dira:

  • Minbizi mugatua: minbizia gibelean jarraitzen duenean baina gainea I, II, eta III etapan dauden beste minbiziak daudenean. 5 urtetarako biziraupen tasa erlatiboa %30,5ekoa da.
  • Minbizi erregionala: gibeleko ondoko organoetara eta gongoil linfatikoetara hedatu denean (IIIC eta IVA etapak) 5 urtetarako biziraupen tasa erlatiboa %10,7koa da.
  • Minbizi distala: gibeletik urrun dauden organoetara edota ehunetara hedatu denean, 5 urtetarako biziraupen tasa erlatiboa %3,1ekoa da.

Normalean biziraupen tasak altuagoak dira zirugia jasan duten pazienteetan minbiziaren etapa garrantzia izan gabe. Izan ere, minbizi goiztiarra duten pazienteek eta zirugia jasan dutenen 5 urtetarako biziraupen tasa erlatiboa %50ekoa da, aldiz, gibeleko trasplantea aplikatu zaien pazienteen 5 urtetarako biziraupen tasa erlatiboa %60-%70ekoa da [5].

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segun eta gaixotasunaren zein etapan ari garen, tratamenduak desberdinak izango dira, hala ere, azpimarratzeak eta gehien erabiltzen direnak hurrengoak dira: zirugia, kimioterapia, gibeleko trasplantea, radioterapia, kimioenbolizazioa eta radioenbolizazioa [6].

  • Minbizia etapa goiztiarrean: sortu berriko minbiziari deritzo. Minbiziak gibelaren zati txiki bat baino ez badu gaixotzen eta gibelaren gainerako zatiak ondo funtzioatzen baldin badute, zirugia (hepatectomia partziala) da irtenbiderik edo tratamendurik honena. Nahiz eta etapa goiztiarrean egon, minbizia edo tumorea oso handia izan daiteke gibelaren zati handi bat gaixotzen, kasu honetan, ondoan dauden odol-hodiak hartzeko arriskua dagoenez, metastasia gertatzeko probabilitateak altuagoak dira. Ondorioz, zirugia eta gero beste edozein organoko minbizia ager daiteke. Hau ekiditzeko, gibeleko trasplantea zuzenean egitea gomendatzen da baita tumorea dagoen tokira heltzea zaila denean ere.
  • Gongoil linfatikoetara heldu ez diren minbiziak baina zirugia aplikatu ezin direnak: zirugia ez aplikatzeko arrazoiak hurrengoak dira:
    • Tumorea handiegia da zirugia segurtasunez aplikatzeko.
    • Tumorea odol-hodi nagusi baten alboan kokatuta dagoelako.
    • Tumore foko bat baino gehiago daudelako.

Kasu hauetan gehien aplikatzen diren tratamenduak: ablazioa, enbolizazioa edo haurreko biak bateratazen dituen tratamendua dira baina badaude beste aukera batzuk, haien artean: terapia zuzendua, inmunoterapia, kimioterapia eta radioterapia. Kasu batzuetam tratamentu hauek aplikatzerakoan, tumorearen tamaina txikitzea lortzen da eta modu honetan zirugia aplikatzea posible izango litzateke. Hala ere, kasu espezifikoetan, tratamentu hauek ez dute minbizia sendatuko baina bai honen sintomak murriztea eta gaixoaren bizi-kalitatea eta bizi-itxaropena handitzea.

  • Minbizi berantiarra: gongoil linfatikoetara edo beste organo batzuetara hedatu den minbiziari deritzo. Kasu hauetan zirugiak ez du ezertarako balio eta ez da inoiz aplikatuko. Gibelk nahiko ondo funtzionatzen jarraitzen badu (Child-Pugh-eko A edo B motakoa), minbiziaren hazkuntza ekiditzen eta pazientearen bizi-itxaropena handitzen duen farmakoa edo botika erabiltzen da, hala nola, sorafenib (Nexavar). Medikamentu honen efektibitatea murrizten denean edo hobekuntzik sortzen ez duenean hurrengo bi farmakoak erabiltzen dira:
    • Terapia zuzenaren farmakoa: regorafenib (Stivarga)
    • Inmunoterapiaren farmakoa: nivolumab (Opdivo)

Garrantzitsua da jakitea minbizi berantiarrean hurrengo tratamentuak ere aplika daitezkeela (batez ere, sintomak murrizteko eta mina arintzeko): terapia zuzena, kimioterapia eta radioterapia.

  • Itzulera duen minbizia:tratamenduaren ostean itzultzen den minbiziari deritzo. Itzulera bi motatakoa izan daiteke:
    • Lokala: tratamentua baino lehen zegoen toki berdinera itzultzen bada
    • Distala: beste organo batzuetara hedatzen bada.

Tratamendua hainbat faktoren menpe dago:

    • Itzulera mota (lokala edo distala): Lokala izatekotan zirugia aplikatzen da baina baira ablazioa eta enbolizazioa. Distala izatekotan aldiz, terapia zuzendua, inmunoterapia edo kimioterapia dira gehien aplikatutako tratamentuak.
    • Hasierako tratamentu mota.
    • Gibelaren funtzionamendu maila [7].

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Funtsean, gibeleko minbiziari dagozkien arrisku-faktoreak ekiditean datza patologiaren prebentzioa.

Mundu mailan, gibeleko-minbiziaren arrisku-faktorerik esanguratsuena B eta C hepatitisaren birusak, HBV eta HCV hurrenez hurren, eragindako infekzioa da. Birus horiek pertsona batetik bestera heda daitezke, esaterako, orratz kutsatuak elkarbanatuz edota metodo antisorgailuak erabiltzen ez badira. Beraz, bi ohitura desegoki horiek baztertu beharko genituzke.

Ildo beretik jarraituz, beste hainbat faktorek ere B hepatitisa eragin dezakete:

  • Sexu bidezko gaixotasun bat pairatzea.
  • HBV kronikoa duen pertsona batekin bizitzea.
  • HBVren prebalentzia-tasa altuko herrialdetara bidaiatzea.
  • Odolarekin lanean maiz aritzeak.
  • HBV duen ama batek fetuari birusa transmiti diezaioke.

Horregatik, AEBtan, gaixotasunen kontrol eta prebentzio-zentroek bertako gazte eta heldu guztiei HBV birusaren aurkako txertoa hartzea gomendatzen diete B hepatitisa eta gibeleko minbizia paraitzeko arriskua murrizteko helburuarekin. Tamalez, ez dago HCVren, C hepatitisa eragiten duen birusaren, aurkako txertorik.

Dena den, behin infekzioa diagnostikatuta, garrantzi bizikoa da hepatitisari aurre egitea. C hepatitisaren birusa organismotik ezabatzea norbanako askotan posible den arren, B hepatitis kronikoarekin ez da gauza bera gertatzen. Izan ere, horren aurkako farmakoek odoleko HBV kopurua murrizten dute soilik kalte hepatikoa txikiagotuz. Beraz, nahiz eta gaixotasuna ez sendatu, zirrosia eta gibeleko minbizia izateko aukerak murrizten dituzte.

Alkoholaren eta tabakoaren kontsumoa ere gibeleko minbiziarekin lotuta egon daitezke. Izan ere, alkoholak zirrosi hepatikoa eragin dezake, zeinak gibeleko minbiziari bide eman diezaiokeen. Ondorioz, alkohola ekidin edota neurriz edan behar da. Tabakoari dagokionez, nahiz eta ez duen alkoholak hainako eragin kaltegarririk gibelean, ez erretzeak gibeleko minbizia eta beste hainbat patologia prebenitzen lagun dezake.

Hori gutxi balitz, obesitatea ere gibeleko minbiziaren arrisku-faktorea da. Obesitatea duten pertsonek gantz-gibelaren gaixotasuna eta diabetesa garatzeko arrisku gehiago dute eta gaitz horiek gibeleko minbiziarekin hertsiki lotuta daude. Hori horrela izaki, normopisu egoerara iristea eta hori mantentzea prebentzio-faktore garrantzitsua da.

Horrez gain, zenbait substantzia kimiko kaltegarrik ere eragin dezakete gibeleko minbizia (baita beste minbizi mota asko ere). Hori dela-eta, garrantzitsua da gai horiekiko esposizioa mugatzea. Gaur egun, herrialde garatu gehienek bertako biztanleria zein gai kimiko kaltegarri jakinekin lan egiten duten langileak babesteko araudiak dituzte minbizia prebenitzeko helburuarekin.

Halaber, zenbait gaixotasun genetikok zirrosi hepatikoa eragin dezakete gibeleko minbizia izateko arriskua handituz. Beraz, oso garrantzitsua da balizko gaixotasun hori ahalik eta azkarren antzeman eta artatzea. Adibidez, hemokromatosia duen familia bateko ume guztiei probak egin behar zaizkie gaixotasuna goizo hauteman eta tratamendu egokia esleitzeko. Tratamendu hori, funtsean, odol-lagin txikiak aldizka ateratzean datza gorputzeko burdinaren kontzentrazioa handiegia ez izateko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]