Gibelgris kirasdun
Gibelgris kirasduna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula pectinata Fr., 1838 |
Gibelgris kirasduna (Russula pectinata) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1] Ez da jangarria, bere usain eta zaporeagatik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 8 cm-ko diametrokoa. Ganbila eta ondoren zapala, hondoratua. Erdian biziagoa den okre-horixkatik arrexkara. Azala bereizezina, koipetsua, leuna, erradioaren erdiraino ertza ildaskatua.
Orriak: Ez oso estu, hauskorrak, negartsuak. Zurbilak, gero horixkak, herdoil koloreko orban batzuekin.
Hanka: 3,5 x 1 - 1,5 cm-koa. Zuria, harroa eta gero barnehutsa, hauskorra. Zuria, baina oinarrian arrexka.
Haragia: Zuria edo apur bat okrea, ale helduetan herdoil koloreko orbanekin. Ia arrainaren usainekoa eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Pectinata epitetoa ere latinetik dator, orrazia esan nahi duen "pecten-pectinis" hitzetik. Kapelaren ertzeko ildasketatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere taldeko Russula generokoetatik, hau da haragia mina ez duena. Ezaugarri horri ezker, erraz identifika daiteke. Izan ere gainerakoetan zaila da espeziea zehaztea (Russula sororia, Russula farinipes, Russula fellea)[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberrian, udan eta udazkenean. Alde guztietan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Europa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Russula pectinata, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 397 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 384 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 118 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..