Gibelokre almendrausain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibelokre almendrausaina
2010-09-06 Russula laurocerasi Melzer 122171.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula grata
Britzelm., 1893

Gibelokre almendrausaina (Russula grata edo Russula laurocerasi) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2]

Usain eta zapore desatseginak ez du sukaldean erabiltzeko gogorik ematen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 13 cm bitarteko diametrokoa. Mamitsua, ganbila, batzuetan nahiko hutsa erdian. Okre kolorekoa edo gorri-okre kolorekoa. Azala itsatsia, ertzean bakarrik bereiz daiteke, hezea eta likatsua, lirdingatsua baino gehiago. Ertza leunki biribildua, ildaska fin batzuez markatuta.

Orriak: Estu eta gero zabal, sabeldunak, orri txiki askorekin, kolore argikoak, apur bat arre-gorri zikinez edo arre-morez zikinduaz joaten direnak.

Hanka: 5 - 15 x 1,4 - 2,8 cm-koa, betea eta gero leizetsua, goiko eta beheko muturretan zabaldua, hasieran pruinaduna, batez ere orrien ondoan, irregularki orban gorriz estaltzen da.

Haragia: Zuria, pixka bat arrea azalaren azpian eta horixka oinean, lodia. Usain konplexua, almendra mingotsarena gailentzen da. Zapore mina du.[3]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Laurocerasi epitetoa ere latinetik dator, almendra mingotsen usaina duen landarea esan nahi duen "prunus laurocerasus" hitzetik. Bere usainagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria. Baliteke pozoitsua izatea, Russula foetens bezala.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Russula foetens, Russula fragrans, Russula fragrantissima, Russula illota eta Russula subfoetens delakoekin nahas daiteke.[5]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen lurzoru azidoetan.[6]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Himalaiako eremua, Japonia eta Australia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Russula laurocerasi, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
  2. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 413 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain,. Gipuzkoa, 384 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 117 or. ISBN 84-505-1806-7..
  6. (Gaztelaniaz) Bon Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]