Gibelokre kirasdun
Gibelokre kirasduna | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula foetens Pers., 1796 |
Gibelokre kirasduna (Russula foetens) Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Autore batzuek pozoitsutzat jotzen dute, eta, egia esan, gustu garratza eta desatsegina du, eta duen usain kirasdunarekin batera, perretxiko ez-jangarri bihurtzen dute.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 5 eta 15 (20) cm arteko diametrokoa, arre-okre kolorekoa edo lehoiaren kolorekoa, ilunagoa erdian. Ia globoaren formakoa, gero laua, ia hondoratua. Azala oso likatsua du, eta ertza oso ildaskatua, orrien norabidean hausten da.
Orriak: Zurixkak, meheak, tarte handiarekin, libreak, eta gaztaroan tantatxo urtsuekin, zahartzean arrez zikinduak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zuri-okrea, arrez zikinduak, sendoa, hutsa, eta leizetsua.
Haragia: Zurixka, aireak ukitzen dionean ilundu egiten da, hauskorra, usain sendokoa, desatsegina eta zapore garratza duena.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore hori daukatelako Russula generoko espezie askok. Foetens epitetoa, "fétido"-tik dator. Bere usain gogor eta desatseginagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria, bere usain desatseginagatik eta zapore garratzagatik.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula laurocerasi delakoarekin, almendra mingotsen usain sendokoa, Russula sororia espeziarekin, zapore garratzekoa, Russula pectinata perretxikoarekin zapore garratzekoa , eta hasieran Russula foetens delakoaren usainarekin eta gero frutarenarekin eta zapore gozoko Russula pectinatoides delakoarekin.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan eta udazkenaren hasieran, ohikoa da hostoerorkorren basoetan, leku hezeetan.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Japonia, Errusia, Australia, Costa Rica, Ipar Amerika eta Himalaiako mendikatea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 480 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 384 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 411 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..