Gibelubel iodousain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gibelubel iodousaidun» orritik birbideratua)
Gibelubel iodousaina
Jodoform-Täubling (Russula turci).jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula turci
Bres., 1882
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Convex cap icon.svg 
txapel ganbila
Flat cap icon.svg 
gero laua
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Tan spore print icon.png 
espora arreak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Gibelubel iodousaina (Russula turci) Russula generoko onddoa da.[1]

Perretxiko hau atzamar bat kapelaren erdian bermatzean antzematen da. Jasotzean, harizpi likatsuak itsatsiko zaizkio, bere muki bereizgarriagatik. Oinaren oinarrian duen yodoformo usaina ere beti dago presente.

Kapela gisatua nahiko jangarri ona da, baina oina baztertu egin behar da, ezin baita jan bere mingotsagatik eta oinarrian duen yodoformo usainagatik.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 4 eta 10 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua, kolore aldakorrekoa: lila-grisaxka, morexka, marroi-morexka, erdiguneen zirkulu more-beltzarekin. Azala zati batean bereiz daiteke, Zerbait likatsua diskoan, baina berehala lehortzen da.

Orriak: lehenik estu, gero tarte gehiagorekin, gaztetan krema kolorekoak, gero okre.

hanka: 3 eta 7 x 1 - 2 cm-koa, zuria edo arrosa samarra, pruina pixka batekin.

Haragia: Zuria, horitu daiteke apur bat. Zapore gozoa. Iodo usaina oinaren oinarrian. Gayac-arekin erreakzio motela eta intentsitate gutxikoa.[2]

Etimologia: Turci epitetoa, Turco-Lazzari baronesaren omenez da, margolaria eta gastronomoa. Onddo askoren ilustrazioen egilea. Bresalodaren "Iconographia micologica"-n erreproduzituak.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri erdipurdikoa, baina oina kendu egin behar da iodo usainagatik.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinaren oinarriaren iodo-usain ezaugarria duen espeziea. Eta ale tipikoenetan kapela ertz morexka batez apainduta duelako.[4]

Russula amethystina delakoak antzeko usaina du, baina pixka bat leunagoa eta ez oinaren oinarrian bakarrik.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean taldeak osatzen ditu pinudietan. Ez da oso arrunta.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 491 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 392 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 421 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 60 or. ISBN 282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]