Gibelubel polit
Gibelubel polita | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Filuma | Basidiomycota | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula amoena Quél., 1881 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibelubel polita (Russula amoena) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1][2] Jangarria da, baina ez du Russula virescens eta Russula cyanoxantha perretxikoek duten kalitaterik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 2 eta 8 cm arteko diametrokoa, lehenengo ganbila gero laua. Ertza mehea da. Kolore aldakorrekoa: purpura bizia, karmin kolorekoa, granate-karmin kolorekoa, bioleta-lila, urdin-morea. Erdian tonu okre edo gris-berdexkak ditu. Azala ez da oso bereizgarria, lehorra eta felpa itxurakoa.
Orriak: Libreak, estu samar gaztetan, sabeldun samarrak eta oinerantz mehetuaz. Zuri-krema kolorekoak. Ertzak meheak dira, batzuetan tonu lilekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Erregularra, oinarrian estutua, lehenengo betea eta gero barnehutsa. Karmin edo lila kolorez zikindua, pruinaduna eta luzetara zimurtxoak izaten ditu.
Haragia: Zuria, gorri-more kolorekoa azalaren azpian, trinkoa eta sendoa, zapore gozoa du, Lactarius volemus delakoaren antzekoa. Phenol-a %2 erabilita, karmin-purpura kolorea, andere-mahats kolore bizia edo more-ardo kolorea hartzen du.[3]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jan daiteke, baina Russula virescens eta Russula cyanoxantha perretxikoak baino kalitate txikiagoa du.[4]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Russula amoenicolor delakoarekin, baina hau askoz handiagoa da eta tonu berdeek edo marroi-moreak ditu. Russula violeipes espeziearekin ere bai, honek tonu horixkak edo berde-oliba kolorekoak ditu eta oin osoa karmin-bioleta kolorekoa.[5]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztailetik urrira koniferoen eta hostogalkorren basoetan, bereziki gaztainadietan eta hariztietan.[6]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europa, Florida, Japonia eta Taiwan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Russula amoena, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 490 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 392 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 124 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 58 or. ISBN 84-282-0865-4..