Muskulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:39, 16 apirila 2015
Esternokleidomastoideoa, gizakiaren lepoko giharra

Giharrak ehun uzkurkorrak dira, laburtu eta luzatzeko gaitasuna daukatenak alegia, azalaren azpian eta hezurren inguruan kokatuta daudenak. Gihar ehunez osatuak daude.

Lokomozio-aparatua osatzen dute hezur eta tendoiekin batera.

Eurekin lotutako gaixotasunetaz arduratzen diren espezialitate medikoak neurologia eta traumatologia dira batik bat.

Anatomia

Sakontzeko, irakurri: «Gihar-sistema»

Gihar-sistema gizakion gorputza osatzen duten gihar multzoa da. Giharrak mugimenduaren motorrak dira. Giza-gorputzak borondatez mugitzen ditugun seiehun eta berrogeita hamarretik (650) gora gihar ditu. Horrelako kopuruarekin mugimenduen aberastasuna handia da.

Fisiologia

Mugimenduak burutu ahal izateko, nerbio periferikoen bidez jaso behar dituzte buruak bidalitako aginduak.

Ahalbidetzen dituzten mugimenduak bizkorrak ala finak izan daitezke, hainbat faktoreren arabera.

Lotutako gaixotasunak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muskulu Aldatu lotura Wikidatan