Trapezio (muskulua)

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gihar trapezio» orritik birbideratua)

Trapezio muskulua
Xehetasunak
KonponenteakTendon of trapezius (en) Itzuli
acromiotrapezius muscle (en) Itzuli
spinotrapezius muscle (en) Itzuli
clavotrapezius muscle (en) Itzuli
Trapezius (upper fibres) (en) Itzuli
ArteriaEnbor tirozerbikalaren zeharkako arteria zerbikala.
NerbioaNerbio laguntzailea eta nerbio espinalen C3-C4 adarrak.
Muskuluaren akzioalateral rotation of the pectoral girdle (en) Itzuli
retraction of the pectoral girdle (en) Itzuli
buruaren eta lepoaren tolespen laterala
buruaren hedapena
lepoaren hedapena
Antagonistaserratus anterior muscle (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezmusculus trapezius
TAA04.3.01.001
FMA9626
Terminologia anatomikoa
Artikulu hau muskuluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trapezio (argipena)».

Trapezioa garondoko eta bizkarreko gihar zabala da, garondo hezurretik eta lepoaldeko eta bizkarraldeko ornoetatik lepauztaira eta sorbalda-hezurrera doana. Besoa jasotzen du eta burua jirarazten eta aldeetara makurtzen laguntzen du.[1] Oinarri zabala du( triangelu trapezoide itxura). Horrez gain, trapezioaren gorputz muskularra oso sendoa eta lodia da, bereziki goiko aldean.


Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

T12 ornoaren arantza apofisian hasten da; ondoren, hortik gora dauden ornoen arantza apofisietatik pasatzen da; jarraian, C7 mailan dagoen garondoko lotailuarekin bat egiten du; hortik garondoko kanpoko protuberantzia okzipitalera abiatzen da, alboetarantz zabaldu eta garondoko goiko lerrora iristen da (esplenioarekin batera). [2]

Ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantza eskapularrera, akromionera eta klabikularen kanpo herenera iristen da.

Zuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trapezio muskulua

Muskulu honen zuntzak goitik behera(zehar) eta behetik gora(lapran) doaz. Beraz, zuntzek norabide desberdina dute:

  • Beheranzkoak:

Garondotik (garondoko marratik eta lotailutik) datozenak lapranki eta goitik behera klabikularen kanpoko herenera eta akromionera iristen dira.

  • Horizontalak:

Beherago, zeharkako zuntzak edo horizontalak daude,C7-T12 ornoen arantza apofisietatik akromionera iristen dira.

  • Goranzkoak:

Behetik hasten dira lapranki goruntz, arantza eskapularrera iritsiz.[3]




Funtzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muskulu honen funtzioak, zuntz moten uzkurketaren araberakoak dira:

  • Goiko zuntzen uzkurketak, eskapula kanporantz eta gorantz mugitzea edo biratzea eragiten du, barrunbe glenoideoa gorantz mugituz. Beraz, besoa gora igotzeaz arduratzen da.Horrela, goiko gorputz adarra enborretik urrundu egiten du.
  • Zeharkako zuntzak uzkurtzen direnean, erronboideari laguntzen diote eskapula erdirantz mugituz. Horrela, besoa atzera mugitzea ahalbideratzen du.
  • Beheko zuntzak uzkurtzean, eskapularen torsioan laguntzen du, hau da, goiko zuntzei laguntzen die besoa gora igotzen.

Orokorrean, eskapularen errotazioa, jasotzea eta itzultzea ahalbidetzen du. Bestalde, alde bateko uzkurketak (batez ere goiko zuntzenak), buruaren albo bateko biraketa eragiten du. Biak batera uzkurtzen direnean, ordea, burua hedatzen da.

Inerbazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

11. bikote kraneala (nerbio esplenioa edo laguntzailea) arduratzen da trapezioaren inerbazio somatikoaz. Aldiz, nerbio espinalen C3 eta C4 adarrek sentsitiboki inerbatzen dute, bertako sentsibilitatea hartzen baitute.

Odoleztapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arteria sublabiotik datorren enbor tirozerbikalaren zeharkako arteria zerbikalak irrigatzen du.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Anne M. Gilroy / Brian R. MacPherson / Lawrence M. Ross / Michael Schünke / Erik Schulte / Udo Schumacher / Markus Voll / Karl Wesker, Prometheus. (2013). Atlas de Anatomía, Panamericana. ISBN 9788498357080..
  3. F. H. NETTER, NETTER, MASSON (2011), ISBN: 9788445820650