Gilbert Amy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilbert Amy

Conservatoire national supérieur de musique et de danse de Lyon (en) Itzuli zuzendari

1984ko ekainaren 1a - 2000ko abuztuaren 31
Pierre Cochereau (en) Itzuli - Henry Fourès (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakGilbert Claude Adolphe Amy
JaiotzaParis1936ko abuztuaren 29a (87 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Yvonne Loriod
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria eta pedagogoa
Jasotako sariak
InfluentziakBéla Bartók, Igor Stravinski eta Pierre Boulez
KidetzaSaxon academy of arts (en) Itzuli
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Genero artistikoamusika klasiko garaikidea
Musika instrumentuapianoa

gilbertamy.com
IMDB: nm0025498 Musicbrainz: c0f43106-2abf-426a-b950-cba2bda1bb21 Discogs: 222384 Allmusic: mn0001186422 Edit the value on Wikidata

Gilbert Amy (Paris, 1936ko abuztuaren 29a) frantziar musikagile eta orkestra-zuzendaria da.

Parisko Kontserbatorioan konposizioa ikasi zuen, D. Milhaud eta O. Messiaenekin, eta, gero, Basilean sakondu zituen ikasketa horiek, P. Boulezekin. Zuzendari gisa, gaur egungo musikaren interpretazioan lan egin du hein handi batean. 1967tik 1972ra, Domaine Musical taldea zuzendu zuen, P. Boulezen ordez, eta, harrezkero, konposizioa eta orkestra-zuzendaritza aldizkatzen ditu. 1976tik 1981era, Frantziako Irratiaren Orkestra Filarmoniko Berriaren zuzendaritzaz arduratu zen. Parisko Odéonen J.L. Barraulten zuzendaritzapean zuzendari laguntzaile gisa lan egiteak musika-sorkuntzarako bide berriak ireki zizkion. Musikagile gisa, hasieran zorroztasun eta fintasun handiko lanak egin zituen, Strophe eta Cycle (1964koak), esate baterako, eta, geroago, berriz, askatasun handiagoko lanak: Cette étolie enseigne à s´incliner (1970), Sonata pian´e forte (1974) eta abar. 1979an, Frantziako Musikaren Sari Nazionala bereganatu zuen. 1984tik 2000ra, Lyongo Musika Kontserbatorio Nazionala zuzentzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]