Gilbert Baker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilbert Baker
Gilbert Baker during SF Pride 2012 (hi-res).jpg
Bizitza
JaiotzaChanute1951ko ekainaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2017ko martxoaren 31 (65 urte)
Heriotza modua: arteria koronarioetako gaixotasuna
Hezkuntza
HeziketaParsons Senior High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakartista, LGBT ekintzailea eta diseinatzailea
Lan nabarmenakLGBT bandera
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

gilbertbaker.com
IMDB: nm1568799 Youtube: UC_gXkC10XZfIaWby4WhsGCQ Find a Grave: 177962868 Edit the value on Wikidata

Gilbert Baker (Chanute, Kansas, AEB, 1951ko ekainaren 2New York hiria, AEB, 2017ko martxoaren 31)[1] artista eta eskubide zibileen aldeko ekintzailea izan zen. 1978an, askatasunaren bandera eta ortzadarraren bandera izenez ezagutuko zen LGBT bandera diseinatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gilbert Baker Kansas estatuan jaio zen. Ameriketako Estatu Batuetako armadan egon zen, 1970tik 1972ra. San Frantziskora destinatu zuten, justu gay askapen mugimenduaren garaian. Ohorez lizentziatua, gerraren aurkako eta gay pertsonen eskubideen aldeko pankartak diseinatzen eta egiten hasi zen. Urte haietan Harvey Milk ekintzatzaile eta politikaria ezagutu zuen.

1979an San Frantziskoko Paramount Flag Companyn hasi zen lanean. Geroztik herrialde desberdinetako politikarientzako publizitate-taulak diseinatu zituen: Txinako lehen ministrorako, Frantziako presidentearentzako, esaterako. Alderdi politikoentzako lanak ere prestatu zituen, adibidez, Demokrata Alderdirako. Ekintzaile bezala LGBT mugimendurako lanak ere prestatu zituen.

1994an Baker New Yorken kokatu zen eta hantxe, aktibismo baztertu gabe, bere sormena-lanarekin jarraitu zuen aurrera. Urte horretan, esaterako, Stonewalleko gatazken hogeita bosgarren urtea gogorarazteko munduko bandera handiena sortu zuen.[2]

2003an, LGBT banderaren 25. urteurrena gogoratzeko, Bakerrek bi kilometroko ortzadarraren bandera egin zuen; bandera hori Cayo Huesotik Mexikoko golkoan, Atalntiko Ozeanora zindoan. Ospakizunak bukatuez gero, zatiak munduko ehun hiri baino gehiagoetara bidali zituen.

Bere New Yorkeko etxean hil zen, lotan zegoen bitartean, 65 urte zituelarik.

Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun gehien erabiltzen den bertsioa sei kolore erakusten ditu; 1978koa zortzi zituen.

Bandera honen koloreek LGBT mugimenduaren dibertsitatea adierazten du. Lehenengo Ortzadarraren bandera 1978ko ekainaren 25ean, San Francisco Pride ospakizunean erakutsi zen; orduan zortzi kolore zituen.


Arrosa Sexua
Gorria Bizitza
Laranja Osasuna
Horia Eguzkiaren argia
Berdea Izadia
Turkesa Artea
Urdina Harmonia
Bioleta Espiritua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilbert Baker Aldatu lotura Wikidatan