Gilbert eta Ellice uharteak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gilbert eta Ellice uharteak
Gilbert and Ellice Islands

1892 – 1976
Britainiar kolonia
Flag of Gilbert and Ellice Islands.svg
Ereserkia
[[Fitxategi:God Save the Queen|270px|]]
LocationGilbertandEllice.png
Hiriburua Tarawa
Hizkuntza(k) ingeles
Dirua Libera esterlina
Aurrekoa
Flag of the United Kingdom.svg Mendebaldeko Ozeano Bareko Britainiar Lurraldeak
Ondorengoak
Kiribati Flag of Kiribati.svg
Tuvalu Flag of Tuvalu.svg

Gilbert eta Ellice uharteak (ingelesez: Gilbert and Ellice Islands) antzinako kolonia britainiarra izan zen, Ozeano Bareko mendebalean, erdian, ekuatorearen bi aldeetara. Hogeita hamazazpi atoloiz eta uhartez osatua da. Zati batean gaurko Kiribati errepublika (hiriburua: Tarawa) hartzen zuen, eta Tuvalu uharteak (hiriburua: Fongafale). Koral eta fosfato multzo bat den Ozeano uhartea izan ezik, garaiera txikiko uhartez osaturik dago uhartedia. Uharte gehienak oihanez estaliak daude (kokoa). Esportazio nagusiak kopra eta Ozeano uharteko fosfatoak dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen uhartea, Nikunau, 1765ean aurkitu zuen J. Byron-ek; gainerako uharteak Gilbert eta J. Marshall kapitainek aurkitu zituzten 1788an. Lehenago, beharbada, espainiarrek ikusiak zituzten uharte hauek. Britainia Handiak bere babespeko uhartedi egin zuen 1892an, eta gero 1915ean bereganatu zuen kolonia moduan. Ellice uharteak 1975ean banatu ziren eta 1978an askatasuna erdietsi zuten Tuvalu izenaz; Gilbert uharteak 1979an lortu zuten askatasuna eta Kiribati Errepublika izena hartu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilbert eta Ellice uharteak Aldatu lotura Wikidatan