Gilberto Pereira Lopes
| Gilberto Pereira Lopes | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1982ko otsailaren 10a - 2004ko ekainaren 2a ← Antônio Maria Alves de Siqueira (en) Elizbarrutia: Campinasko artxidiozesia
1975eko abenduaren 19a - 1982ko otsailaren 10a ← Roberto Antonio Dávila Uzcátegui (en) Elizbarrutia: Aurusuliana (en)
1975eko abenduaren 19a - 1982ko otsailaren 10a Elizbarrutia: Campinasko artxidiozesia
1966ko azaroaren 3a - 1975eko abenduaren 19a - Antônio Ribeiro de Oliveira (en) Elizbarrutia: Ipameriko elizbarrutia | |||||||||
| Bizitza | |||||||||
| Jaiotza | Santaluz, 1927ko otsailaren 14a | ||||||||
| Herrialdea | |||||||||
| Heriotza | Campinas, 2025eko irailaren 22a (98 urte) | ||||||||
| Hezkuntza | |||||||||
| Hizkuntzak | portugesa | ||||||||
| Jarduerak | |||||||||
| Jarduerak | teologoa, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||||
Gilberto Pereira Lopes (Santaluz, 1927ko otsailaren 14a – Campinas, 2025eko irailaren 22a) brasildar elizgizon katolikoa izan zen. 1966tik 1975era Ipameriko apezpikua izan zen, 1975etik 1982ra Campinasko artzapezpiku lagunkidea eta 1982tik 2004ra artxidiozesi bereko ordinarioa.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gilberto Pereira Lopes Santaluzen jaio zen 1927ko otsailaren 14an, Salustino Lopes de Souzaren eta Alice Pereira de Souzaren semea. Petrolinako apaizgaitegi txikian ikasketak burutu ondoren, Olindara joan zen filosofia eta teologia ikastera. 1949ko abenduaren 4an apaiztu zen Petrolinako katedralean, elizbarruti horretan inkardinatuta geratuz.[2] 1955ean orduko Ribeirão Pretoko elizbarrutira joan zen[2] eta hiru urte geroago bertako kleroan sartu zen.[1]
1966ko azaroaren 3an, Paulo VI.a aita santuak Ipameriko elizbarruti berriko lehen apezpiku izendatu zuen. Urte bereko azaroaren 3an jaso zuen apezpiku-ordenazioa Ribeirão Pretoko San Sebastian katedralean, Sebastiano Baggio nuntzio apostolikoaren eskutik, kontsakratzailekideak Fernando Gomes dos Santos eta David Picão izanik.[1]
1975eko abenduaren 19an Campinasko artzapezpiku lagunkide eta Aurusulianako pro hac vice artzapezpiku titular izendatu zuten. 1982ko otsailaren 10ean Antônio Maria Alves de Siqueirasek erretiroa hartu ondoren, Pereira Lopes Campinasko artzapezpiku bihurtu zen.[1][2] 1989ko apirilaren 18tik 25era, Brasil ordezkatu zuen Erromko Unibertsitate Katolikoen 3. Nazioarteko Kongresuan. Joan Paulo II.a ongintzako elkartea sortu zuen, artxidiozesiko adineko apaizentzako zahar-egoitza kudeatzeko helburuarekin. 2001eko uztailaren 14tik 21era 14. Kongresu Eukaristiko Nazionala antolatu zuen.[3] 2004ko ekainaren 2an, Joan Paulo II.a aita santuak bere dimisioa onartu zuen.[1][2]
2025eko irailaren 22an hil zen Campinasen, 98 urte zituela.[4]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Enrico Enríquez artzapezpikua (1743)
- Manuel Quintano Bonifaz artzapezpikua (1749)
- Buenaventura Fernández de Córdoba Spínola kardinala (1761)
- Giuseppe Doria Pamphili kardinala (1773)
- Francesco Saverio Maria Felice Castiglioni kardinala (1800)
- Pio IX.a aita santua (1827)
- Alessandro Franchi kardinala (1856)
- Giovanni Simeoni kardinala (1875)
- Antonio Agliardi kardinala (1884)
- Basilio Pompili kardinala (1913)
- Adeodato Giovanni Piazza kardinala (1930)
- Sebastiano Baggio artzapezpikua (1953)
- Gilberto Pereira Lopes artzapezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «Archbishop Gilberto Pereira Lopes †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ a b c d (Portugesez) «Dom Gilberto Pereira Lopes †» Arquidiocese de Campinas (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ (Portugesez) «Faleceu o arcebispo emérito de Campinas (SP), dom Gilberto Pereira Lopes, aos 98 anos» Conferência Nacional dos Bispos do Brasil 2025-09-22 (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ (Portugesez) «Dom Gilberto Pereira Lopes: Anunciar o Mistério de Cristo» Rádio Fé e Luz 2025-09-24 (kontsulta data: 2025-12-06).