Edukira joan

Gilda (taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gilda Erdi Aroan helburu komunak zituen gizabanakoen talde bat zen. Jatorri germaniarra izan zuten.[1] Garai hartan, terminoak sinonimo ezberdinak izan zituen, hala nola elkarte, ermandade, unibertsitate, artisautza edo korporazioa. XIX. mendean, historialariek gilda lotzen hasi ziren merkatarien, artisauen eta elizakoak edo aristokraziakoak ez ziren beste herritar arrunt batzuen taldeekin[2].

Gildek funtzio desberdinak zituzten Erdi Aroko ekonomian eta gizartean. Hirietan, gilda tipikoak merkatari eta artisauenak ziren. Lehenak distantzia luzeko eta tokiko merkataritzan sartuta zeuden. Eragin handiena zutenek itsasoz haraindiko merkataritzaren negozioetan eta politikan parte hartzen zuten, eta gobernuarekin nahasten ziren beren jatorrizko lokalean. Artisauen gildek baino aberatsagoak izaten ziren, eta estatus sozial handiagoa izaten zuten[2].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Gaztelaniaz) Pérez, Mª Isabel Falcón. (1994). «LAS COFRADÍAS DE OFICIO EN ARAGÓN DURANTE LA EDAD MEDIA» Medievalismo (4) ISSN 1989-8312. (kontsulta data: 2026-09-06).
  2. 1 2 Richardson, Gary. (2008-03-16). Medieval Guilds. (kontsulta data: 30-03-2025).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]