Gilen II.a Württembergekoa
Itxura
Gilen II.a (alemanez: Wilhelm Karl Paul Heinrich Friedrich; Stuttgart, 1848ko otsailaren 25a - Bebenhausen, 1921eko urriaren 2a) Württembergeko azken erregea izan zen 1891tik 1918ra.
Frederiko Württembergekoa printzea eta Katalina Frederika Württembergekoaren semea izan zen. 1891n, amaren aldeko osaba Karlos Württembergekoa ordezkatu zuen Württembergeko errege gisa.
Alemaniako armadako landa-mariskala izan zen Lehen Mundu Gerran. 1918an tronua galdu zuen Azaroko Iraultzaren ondoren, gainerako errege alemanek bezala. Abdikatzen azkena izan zen, 1918ko azaroaren 30ean.
1877an Maria Waldeck eta Pyrmontekoarekin ezkondu zen. 1882an Maria hil ondoren, 1886an Gilen Karlota Schamburg-Lippekoarekin ezkondu zen.