Gili uharteak
| Gili uharteak | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | uharte multzoa eta car-free place (en) |
| Azalera | 15 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 8°21′S 116°04′E / 8.35°S 116.06°E |
| UTC ordua | UTC+08:00 |
| Honen parte da | Sondako Uharte Txikiak |
| Ur-gorputza | Indiako ozeanoa |
Gili uharteak (Tiga Gili Hiru Gili, Kepulauan Gili [Gili Islands]) Lombok (Indonesia) ipar-mendebaldeko kostaldean dauden hiru uharte txikik — Gili Trawangan, Gili Nai eta Gili Air — osatutako artxipelagoa da. Uharteak helmuga ohikoa dira urrutiko uharteren bat bisitatzeko esperientzia bilatzen duten turistentzat. Bertako biztanle gehienak ekialdean zehar hedatzen den Trawangan udalerrian bizi dira.[1] Automobilak eta motordun trafikoa debekatuta daude irletan, eta, beraz, garraiobiderik gogokoena oinez, bizikletaz edo zaldien autoz garraiatzea da, zidomo izenekoa.
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uharte bakoitzak resort txiki batzuk ditu, eta, normalean, turistentzako txabolak, igerileku txiki batekin eta jatetxearekin.
Gilien inguruan urpekaritza oso ezaguna da, bai bere itsas bizitzaren ugaritasunagatik eta baita ere koral-formazio erakargarriengatik. Surfa edo uretako beste edozein kirol ere ohikoa da.
Galerie
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gili Airko hondartza, Rinjani sumendia atzealdean duela.
-
Gili Menoko hondartza, Lombok atzean ikus daiteke.
-
Gili Trawangan Gili Menotik ikusita. Atzean Baliko sumendiak.
