Edukira joan

Giltza Argitaletxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giltza Argitaletxea
Datuak
Motaargitaletxea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
KidetzaEuskal Editoreen Elkartea eta Euskadiko Editoreen Elkartea
Agintea
Egoitza nagusi
JabeaEdebé
Historia
Sorrera1992
webgune ofiziala

Giltza Argitaletxea Bizkaiko argitaletxea da, Sondikan egoitza duena. 1992an sortua, euskeraz zein gazteleraz argitaratzen du. Hogeita hamar liburu inguru argitaratu ditu ume, gazte eta helduentzat, hainbat generotakoak (antzerkia, eleberria, ipuina…)

Edebé argitalpen-taldeko zigiluetako bat da Giltza argitaletxea. Edebé 1983an sortu zen Bartzelonan, salestarrek 1888an sortutako Ediciones Don Bosco argitaletxearen jarraipen gisa eta berritze-prozesu bati jarraikiz. Gaur hainbat zigiluk osatzen dute Edebé taldea: Edebé gaztelaniazko eta katalanezko merkaturako, Rodeira Galiziarako, Giltza Euskal Herrirako eta Marjal Valentziako Erkidegorako.[1]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ibarluzea Santisteban, Miren. «GILTZA-EDEBÉ ARGITALETXEAREN SOSLAIA» Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (Euskal Herriko Unibertsitatea).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]