Giltzurrun gaineko guruin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Giltzurrun gaineko guruin
Illu endocrine system.jpg
Xehetasunak
Konponenteak adrenal cortex Itzuli
adrenal medulla Itzuli
Hona
drenatzen du
suprarenal veins Itzuli
Lumbar lymph nodes Itzuli
Arteria superior suprarenal artery Itzuli
middle suprarenal artery Itzuli
inferior suprarenal artery Itzuli
Zaina suprarenal veins Itzuli
Identifikadoreak
Latinez glandula suprarenalis
MeSH A06.407.071
TA A11.5.00.001
FMA 9604
Terminologia anatomikoa

Giltzurrun gaineko guruinak edo guruin suprarrenalak giltzurrun bakoitzaren gainean dauden guruin endokrinoak dira, triangelu-itxura dutenak.

Giltzurruin gaineko guruin bakoitzak bi zati ditu: azaleko zatia edo giltzurrungaineko azala eta barneko zatia, muina deritzona. Zati bakoitzak berezko hormonak ekoiztu eta jariatzen ditu.

Giltzurrun gaineko muina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muinaren zelulek nerbio-jatorria dute, eta kromo- gatzekin erraz tindatzen direnez zelula kromafinak deitzen dira.

Giltzurrungaineko azalaren aldean, muina oso inerbatuta dago, nerbio-bukaera ugari baititu. Honek, eta baita bere nerbio-jatorriak ere, egitura honen eta nerbio-sistema sinpatikoaren arteko lotura estua azaltzen du. Izan ere, muinak jariatzen dituen hormonek (adrenalina eta noradrenalina) nerbio-sistema sinpatikoaren estimulazioak eragiten duen efektu bera dute: gorputzaren prestaketa alarma egoera baten aurrean erantzun azkarra emateko.

Muinak ekoiztutako bi hormonak (adrenalina eta noradrenalina) katekolaminak dira. Tirosina aminoazidotik abiatuta sintetizatzen dira, eta haien efektuen artean hauek dira aipagarrienak: bihotz-taupadak azkartu, odoleko glukosa maila igo, giharrak uzkurtu eta odol-presioa handitu, besteak beste.

Hipotalamoaren estimulazioak ere katekolaminen jariaketa eragiten du. Hipotalamoak loturak ditu nerbio-sistema sinpatikoarekin, giltzurrungaineko muina inerbatzen duen horrekin, hain zuzen.

Giltzurrun gaineko azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azalak hiru geruza ditu, kanpotik barrura aipatuak:

  • alde glomeruluarra (kanpokoa): mineralokortikoideak jariatzen ditu.
  • alde faszikularra (ertainekoa): glukokortikoideak jariatzen ditu.
  • alde erretikulatua (barnekoa): testosterona bezalako androgenoak ekoizten ditu.

Mineralokortikoideen artean aldosterona da garrantzitsuena. Glukokortikoideen taldean kortisol eta kortisona dira aipagarrienak. Denak esteroideak dira.

Giltzurrungaineko azala ez dago inerbatua, beraz hormona kortikoideen jariaketaren kontrola ez dago nerbio-sistemaren menpe, beste hormona batzuen menpe baizik (hipofisiak ekoizten duen ACTH hormonaren menpe, batez ere).

Kortisol eta kortisona hormonek gluzidoen metabolismoan parte hartzen dute. Aldosteronak, berriz, sodio eta potasioaren kontzentrazioa erregulatzen du giltzurrunetan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]