Gimme Hope Jo'anna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gimme Hope Jo'anna
Eddy Grant (en) Itzuli abestia eta singlea
Egilea Eddy Grant (en) Itzuli
Jatorrizko izenburua Gimme Hope Jo'anna
Honen izena darama Johannesburg
Ezaugarriak
Genero artistikoa reggaea eta worldbeat (en) Itzuli
Iraupena 3:47 minutu
Grabazioa Saint Philip (en) Itzuli
Diskoetxea Parlophone (en) Itzuli eta EMI
Deskribapena
Honen parte da File Under Rock
Ekoizpena
Ekoizlea Eddy Grant (en) Itzuli
[[Kategoria:Eddy Grant (en) Itzuli ekoitzitako musika]]

Discogs: 111250 Edit the value on Wikidata
Hitzak MetroLyrics
Bideoa YouTube

Gimme Hope Jo'anna (euskaraz Emaidazu Itxaropena Jo'anna) Eddy Grant guyanar-britainiar abeslari eta musikariak konposatu eta abestutako reggae abesti bat da. 1988ko File Under Rock diskoan argitaratu zuen.

Doinu itsaskor eta dantzagarria duen abestia da, bai eta lelo sotil eta errepikakorra ere:

« Gimme hope, Jo'anna
Hope, Jo'anna
Gimme hope, Jo'anna
'Fore the morning come

"Emaidazu itxaropena, Jo'anna
Itxaropena, Jo'anna
Emaidazu itxaropena, Jo'anna
Egunsentia baina lehen"
»

Apartheidaren aurkako protesta abesti bat da, horregatik estreinatu zenean eta Apartheid garaian Hego Afrikan debekatua egon zen, nahiz eta ohikoa zen entzutea[1].

Mundu osoan estreinatu eta berehala sekulako arrakasta izan zuen abestia da, Euskal Herrian barne, nahiz eta gurean jende gehienak abestiaren benetako gaia zein zen jakin ez, festa giroarekin lotu eta "Joana izeneko emakume batez maitemindua dagoen norbaiti" buruzkoa zela uste:

Estreinatu eta urtetara ere taberna eta dantzalekuetan entzutea ohikoa den abestia da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Perry, Andrew. (2008-06-26). How Eddy Grant gave hope to South Africa. ISSN 0307-1235. Noiz kontsultatua: 2018-11-25.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]