Gimnastika artistiko
Jump to navigation
Jump to search
Gimnastika artistikoa aparatu jakin batzuetan derrigorrezko eta hautazko probak egitean datzan kirola da. Gizonezkoek sei proba dituzte (zaldi-jauzia, zaldi arkuduna, barra finkoa, barra paraleloak, eraztunak eta lurreko ariketak); emakumezkoek lau (zaldi-jauzia, oreka-barra, barra asimetrikoak eta lurreko ariketak).[1] Bi eratara praktika daiteke: banakakoan eta taldean.
Gimnastika antzinaroan jaio zen baina XIX. mendetik aurrera, gimnastika artistikoa independizatu eta jada 1881ean Europako Federazioa sortu zuten. 1896ko Olinpiar Jokoetan kirol olinpiko bilakatu zen. Hasieran gizonek baino ez zuten egin 1928ko Amsterdamgo Jokoetara arte. XX. mendearen erdialdean diziplinak egungo itxura hartu zuen.[2]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gimnastika artistiko ![]() |