Ginés García Perán
Ginés García Perán | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ginés García Perán |
Jaiotza | El Esparragal, 1941eko otsailaren 28a (84 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Flandria | 1963-1963 |
Licor 43 (en) ![]() | 1964-1964 |
Margnat-Paloma-Inuri | 1965-1965 |
Fagor | 1966-1968 |
Parte-hartzailea
|
Ginés García Perán, (El Esparragal, Puerto Lumbreras, 1941eko otsailaren 28a) espainiar txirrindulari ohia da, profesionala 1962tik 1968ra.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murtziako nekazari familia xume batean jaioa, 15 edo 16 urterekin eskuratu zuen bere lehenbiziko bizikleta. Bigarren denboraldian dagoeneko 27 lasterketa irabazi zituen[1],[2].
1963an, seigarren sailkatu zen Etorkizuneko Tourrean, mendiko etapa bat irabazi zuen, baita mendiko sailkapena ere. Hurrengo urtean hirugarren amaitu zen proba berean, Felice Gimondi eta Lucien Aimarren atzetik.
1968an, 27 urte zituela, txirrindularitza utzi behar izan zuen, Italiako Girotik etxera zihoalarik izandako trafiko istripu baten ondorioz.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1962
- Guadarramako Mendateetako Klasika
- 3. Kataluniako Voltan eta etapa 1
1963
- 6. Etorkizuneko Tourrean, Mendiko sailkapena eta etapa 1
1964
1965
- 3. Zumaiako Sari Nagusian
- 4. Kataluniako Voltan
- 8. Dauphiné Libérén
1966
1967
- Meatze Haranetako Itzulia eta etapa 1
- 2. Muñecas Famosa Sari Nagusian eta etapa 1
- 2. Nafarroako Sari Nagusian (Espainiako mendiko txapelketa)
- 3.
Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 4. Kataluniako Voltan
- 5. Midi Libren
- 9. Andaluziako Itzulian
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan eta Munduko txapelketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 1962 | 1963 | 1964 | 1965 | 1966 | 1967 | 1968 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | - | - | - | - | - | 45. |
Frantziako Tourra | - | - | - | 29. | 28. | 18. | - |
Espainiako Vuelta | - | - | - | 31. | - | 24. | - |
Munduko errepideko txapelketa |
- | - | - | - | - | - | - |
-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Ginés García: «Empecé a correr con 15 años con una bicicleta que alquilaba que era muy mala»» laopiniondemurcia.es 2016/03/20.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ginés García,un gran ciclista de puerto Lumbreras que disputó tres Tour de Francia» la-actualidad.com/ 2020/11/15.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ginés García Perán - ProCyclingStats