Ginevra de' Benci

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ginevra de' Benciren erretratua
Leonardo da Vinci - Ginevra de' Benci - Google Art Project.jpg
Jatorria
Sortzailea Leonardo da Vinci
Sorrera-urtea 1474 (egutegi gregorianoa)
Jatorrizko izenburua Ritratto di Ginevra de' Benci eta Ginevra de' Benci
Mugimendua Italian Renaissance Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta zura
Zabalera 36,7 zentimetro
Altuera 38,8 zentimetro
Genero artistikoa erretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Bilduma Washingtongo Arte Galeria Nazionala
Inbentarioa 1967.6.1.a
Jabea Washingtongo Arte Galeria Nazionala eta Princely Family of Liechtenstein Itzuli
www.nga.gov/content/ngaweb/Collection/art-object-page.50724.html

Ginevra de' Benciren erretratua Leonardo da Vinciren margolan bat da, 1474 eta 1476 bitartean datatua. tenple eta olioan egina da taularen gainean (makal zura). 38,8 zentimetroko altuera eta 36,7ko zabalera du. Washingtongo Arte Galeria Nazionalak erosi zion Liechtensteingo Errege etxeari, 5 milioi dolar ordainduta, garai hartarako errekorrezko prezioa.

Uste denez, Ginebra de Benciren (Ginevra de' Benci) erretratu bat da, bere bizkarrean ipurua margotua egotea azal dezakeena. XV. mendeko Florentziako klase aristokratikoko dama bat izan zen, bere florentziar garaikideek bere ez ohiko adimenagatik miretsia. Ginebra de Benci, gaur egun, soilik, Leonardo da Vinciren hamazazpi margolanetako bateko gaia izateagatik gogoratzen da. Ziuraski, iraganean, erretratu hau handiagoa izango zen, ondoren, behealdetik laburtua izan zena.

Uste denez, Czartoryski Museoko Erbinude zuriaren damaren egile berarena da, eta, orokorrean, bi margolan hauen egilea Leonardo da Vinci izan zela uste da, baina ez desadostasunik gabe kritikaren barnean. Beharbada, Ginebraren ezkontzagatik egina izan zen, 1474an, edo, berak 17 urte baino gehiago dituela dirudienez, Bernardo Bembo veneziar enbaxadorearen ondorengo urteetako enkargu bat izango zen, damarekin, adiskidetasun platoniko bat zuena. Pijoanek, 1504an datatua dagoela uste du, Ginebrak 30 urte izango zituenean.

Bere argitasun bitxiagatik nabarmentzen da, baita xehetasunetan jarritako arretagatik ere. Argi ukituak daude ilean, flandriar margolaritzan bezala. Margolariak, margoa, tokiren batzuetan, behatzekin zabaldu zuen, honela, bere hatz-markak markatuta utziz.

Atzealdean, girlanda bat irudikatua dago, erramu adar batekin eta palmondozko beste batekin, "VIRTUTEM FORMA DECORAT" (edertasunak bertutea apaintzen du) jartzen duen kartela batekin lotua. Atzealdeko margoak, beharbada, Ginebrak inspiratu zuen maitasun sentimenduaren kastitateari erreferentzia egin liezaioke.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]