Giordano Bruno (kraterra)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Giordano Bruno (kraterra)
Wfm giordano bruno.jpg
Datu orokorrak
Diametroa 22,1 km
Eponimoa Giordano Bruno
Geografia
Koordenatuak 35° 54′ N, 102° 48′ E / 35.9°N,102.8°E / 35.9; 102.8Koordenatuak: 35° 54′ N, 102° 48′ E / 35.9°N,102.8°E / 35.9; 102.8
Kokapena LQ06 (en) Itzuli

Giordano Bruno Ilargiaren alde ezkutuan dagoen inpaktuzko krater bat da, justu ipar-ekialdeko ikusmen mugaren atzetik. Librazioari esker, noizbehinka ikus daitekeen puntu bat da, nahiz eta alboz ikusten den hori gertatzen denean eta, beraz, ezin den detaile handirik eskuratu. Harkhebi eta Szilard krateen artean dago.

Ilargiaren orbitatik ikusita, Giordano Bruno ejekzio simetrikoen zentroan dago, inguruan duen materialak baino albedo handiagoarekin. Ejekzio-izpiek 150 kilometroko zabalera dute, eta oraindik ez dira ilundu espazioaren higadura dela eta. Kraterraren ingurua bereziki distiratsua da. Hau guztia dela eta formazio gaztea dela uste da, geologikoki hitz egiten. Benetako adina ez da ezaguna, baina 350 milioi urte baino txikiagoa dela uste da. 1178ko ekainaren 18an (gaur egungo ekainaren 25a izango litzateke gregoriotar egutegiaren arabera) Canterburyko bost monjek eztanda txiki bat ikusi zuten Ilargian, "[Ilargiaren] goiko adarra bitan zatitu zuena". Baliteke Giordano Bruno kraterraren sorrera izatea.

Italiako Giordano Bruno filosofoaren omenez izendatu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]