Giorgio Napolitano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giorgio Napolitano
Giorgio Napolitano

2006 – 2015
Lehen ministroa   Romano Prodi
Silvio Berlusconi
Mario Monti
Matteo Renzi
Aurrekoa Carlo Azeglio Ciampi
Ondorengoa Sergio Mattarella

Jaiotza 1925eko ekainaren 29a (90 urte)
Napoli, Italia
Alderdi Politikoa Democratici di Sinistra
Ezkontidea Clio Maria Bittoni
Erlijioa Ateoa
Sinadura Giorgio Napolitano-ren sinadura


Giorgio Napolitano (ˈdʒordʒo napoliˈtaːno ahoskatua; 1925eko ekainaren 29a) italiar politikaria da, 2006tik 2015era bitartean Errepublikako Presidentea izan zena. Italiako Alderdi Komunistaren kide historiko, Democratici di Sinistran sartu eta 1992tik 1994ra arte Diputatuen ganberako presidentea eta 1996tik 1998ra Barne Ministroa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Napolin jaio zen 1925. urtean eta gaztetatik egon zen politikan sartua. PCI Italiako alderdi komunistan afiliatu izan aurretik talde komunista eta antifaxista bateko kide izan zen, zuzenbidea ikasten aritu zen momentuan. Bigarren Mundu Gerran nazien aurkako hainbat ekintza egin zituen talde horrek[1].

1956an, PCIko batzorde nagusiko kide bilakatu zen eta ondoren, ekonomia eta atzerri politiken arduradun. Ezkutuko gobernuko diplomaziaburu lanetan aritu zen (1991-1993), dimisioa eman eta PCItik alde egin zuen arte[1].

Gero, PD Alderdi Demokratikora jaon zen eta bertan beste hainbat kargu izan zituen: Barne ministro moduan 1996 eta 1998 artean, eta bi aldiz eurodiputatu, 1992ko eta 1999ko legegintzaldietan, hurrenez hurren. Bruselatik bueltan, 2006an, izendatu zuten errepublikako presidente lehendabiziko aldiz[1].

2015eko urtarrilaren 14an, Giorgio Napolitano Italiako presidente kargua utzi zuen[1].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literaturazalea ere badenez laguna zuen Pablo Neruda idazlea eta Los versos del capitán poema liburua argitaratzen lagundu omen zion Pablo Nerudari. Idazle moduan ere aritu da eta hainbat liburu argitaratu ditu[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Araitz Muguruza, «Italiaren bizkarrezurrak kargua utzi du», Berria, 2015-01-15
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giorgio Napolitano Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.