Giovanni Battista Piazzetta
Giovanni Battista Piazzetta edo Giambattista Piazzetta (Venezia, Italia, 1683 - Venezia, 1754ko apirilaren 28a) italiar pintorea, dekoratzailea eta eskultorea izan zen.
Biografia
Aitarekin eskultura ikasi ondoren, Bolonian egin zituen pintura-ikasketak, Crespiren estudioan. Barroko-rococo moldeko lanak egin zituen.
XVIII. mendeko Veneziako pintorerik ospetsuena izan zen. Erlijiozko obrak eta erretratuak landu zituen bereziki.
Lan nagusiak: Rebeka eta Eliezer, Maitemindurik hondartzan, Igarlea eta Ama Birjinaren Jasokundea.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Battista Piazzetta ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.