Giovanni Battista Re
Itxura
Giovanni Battista Re (Borno, 1934ko urtarrilaren 30a) italiar kardinala da.
1957an apaiztu zen Brescian. Zuzenbide kanonikoko doktoretza lortu zuen Gregoriotar Pontifize Unibertsitatean eta Bresciako mintegian irakatsi zuen. 1961ean Eklesiastiko Pontifize Akademian sartu zen karrera diplomatikorako prestatzeko.
1963tik Erromako Kuriako kidea da. Hainbat postu diplomatikotan egon ondoren, 1987an gotzain eta Apezpikuen Kongregazioko idazkari izendatu zuten. 2000. urtean Apezpikuen Kongregazioko prefektu izendatu zuten eta 2001. urtean kardinal mailara igo zuten.
2005 eta 2013ko konklabeetan parte hartu zuen eta 2020tik Kolegio Kardenalizioko dekanoa da. 2023an Benedikto XVI.a eta 2025ean Frantzisko aita santuen hiletak ehin zituen.