Giovanni Goria

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Giovanni Goria
Giovanni Goria.jpg
Europarlamentaria


Italiako Errepublikako diputatua


Italiako ministroen kontseiluko presidentea

1987ko uztailak 28 - 1988ko apirilak 13
Amintore Fanfani - Ciriaco de Mita
Italian Minister of Agriculture

1991ko apirilak 13 - 1992ko apirilak 13
Vito Saccomandi - Giovanni Angelo Fontana
Bizitza
Jaiotza Asti1943ko uztailaren 30a
Herrialdea  Italia
Heriotza Asti1994ko maiatzaren 21a (50 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (birikako minbizia)
Hezkuntza
Heziketa Turingo Unibertsitatea
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta ekonomialaria
Lantokia(k) EstrasburgoBrusela eta Erroma
Sinesmenak
Alderdi politikoa Kristau-demokrazia

Giovanni Goria (Asti, 1943ko uztailaren 30a - ibidem, 1994ko maiatzaren 21a) italiar politikari eta ekonomialaria izan zen. Ekonomia-zientzietako ikasketak egin zituen Milanen eta Erroman. 1975ean, Kristau Demokrazia alderdiko kide egin zen, eta alderdiko idazkari izendatu zuten Astin. 1977tik aurrera, Giulio Andreottiren alderdiari lotu, eta ekonomia-arazoetarako haren laguntzaile izendatu zuten. Gero, Ogasun ministro izendatu zuten. Enpresa estatal batzuk pribatizatu zituen, eta joera monetarista geldiarazi zuen. Sektore estatalaren eta pribatuaren orekari eusteko estrategia horrekin lortutako hazkunde ekonomikoari esker, Europako mendebaldeko bost herrialde nagusien artean kokatu zen Italia. Inflazioa, bestalde, % 20tik % 4ra jaitsi zen Goria ministro izan zen bitartean. 1987ko hauteskunde orokorren ondoren, Lehen Ministro izendatu zuten, bost alderdiz osatutako koalizio bateko buru. 1988an, Ciriaco De Mitak ordezkatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giovanni Goria Aldatu lotura Wikidatan