Edukira joan

Giovanni Losi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Losi

bikario apostoliko

1881 - 1882
Daniel Comboni
superior (en) Itzuli

1875 - 1878
ikasle

1872 - 1873
ikasle

1871ko urtarrila - 1872ko uztaila
parochial vicar (en) Itzuli

1862 - 1867
Bizitza
JaiotzaCaselle Landi1838ko azaroaren 29a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaAl-Ubayyid1882ko abenduaren 27a (44 urte)
Heriotza modua: eskorbutoa
Familia
AitaLuigi
AmaLuigia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
latina
Nobiin (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta misiolaria
Lan nabarmenak
Izengoitia(k)padre Losi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Giovanni Losi (Caselle Landi, Italia, 1838ko azaroaren 29a - Al-Ubayyid, Sudan, 1882ko abenduaren 27a) Erromatar Eliza Katolikoko apaiza eta misiolaria izan zen, Comboniar Misiolarien kongregaziokoa, Daniel Comboniren konfesorea eta adiskidea, eta Sudango hainbat erlijio-misioren buruzagia.

Aita Losi, 1880. urtearen inguruan, Sudango misioan.
Giovanni Losi aitari eskainitako kaleko plaka, haren jaioterrian, Caselle Landin (Italia).

Caselle Landin jaio zen, 1838an, eta egun berean bataiatu zuten parrokia elizan. Ondoren, Piacenzako apezpiku seminarioan sartu zen, eta 1862an apaiz ordenatu zuten. Hamar urte geroago, Veronako Misiolari Institutuan sartu zen, Combonik sortua, eta hurrengo urtean harekin joan zen Sudana.

Al-Ubayyideko misioaren buru izan zen 1878 arte. Hango biztanleak musulmanak ziren, eta haiekin harreman txarrak izan zituen. Sudanen egon zen bitartean, Luigi Bonomi anaiarekin batera, nubierazko katixima bat eta lehen nubiera hiztegia argitaratu zituen; ordu arte Mendebaldean ezezaguna zen hizkuntza hori. 1881ean, Comboni hil zenean, Erdialdeko Afrikako misio osoko bitarteko nagusi izendatu zuten.[1] Eskorbutoz gaixotuta, 1882ko abenduaren 27an hil zen, 44 urte zituela.

Bere jaioterri Caselle Landin, eliza inguratzen duen eta zelaietara eramaten duen kalea hari eskainia dago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bonfanti, Giuseppe (1998). Caselle del Po - Caselle Landi, un paese sul Po (en italiano) I. Caselle Landi: Comune di Caselle Landi. 

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]