Gipuzkoa Sortzen Rugby Taldea
| Hiria | |||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 2024 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Kirol zelaia | ASTI (Zarautz) Anoeta (Donostia) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Liga | Ohorezko B maila | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 2024-25 | 2.a (A multzoa) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||



Gipuzkoa Sortzen Rugby Taldea Gipuzkoan 2024an errendimendu handiko errugbia bultzatzeko sorturiko proiektua da[1]. 2024-2025 denboraldian Ohorezko B mailan abiatuko zuen ibilbidea[2] eta helburua maila gorenean arituko den errugbilari gipuzkoarrez osaturiko talde indartsu bat eratzea da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zarautz Rugby Taldeak eta Lasarteko Beltzak Taldeak duela ia 20 urtetik zekarten harremanari[3] Bera Bera Rugby Taldea gehitu zaio 2024an. Proiektuak ateak zabalik ditu beste talde batzuek ere bat egin nahi izatera. Hernaniko taldea ere bat egitekotan egon zen baina bazkideek momentuz bere aldetik jarraitzea erabaki zuten[3]. Eibar Rugby Taldeak ere interesa azaldu du.[2]
Espainiako Federazioak gero eta exijentzia gehiago eskatzen dizkie klubei, dela jokalari kopuruari dagokionez, dela kontu ekonomikoei dagokienez[1]. Bestalde Ohorezko Mailako taldeen kopurua murrizteko asmoa dago eta horregatik hartu zen Gipuzkoan proiektu sendo bat egiteko erabakia.[2]
Indarrak batu ondoren jokalari kopuru handiagoa zegoenez Gipuzkoako jokalariekin aurrera egitea izan zen hasieratik helburua eta, beraz, fitxaketak oso gutxi izatea[1]. Horretaz gain bestelako baliabideak lortu ahal izan ziren, nutrizionista bat, bi prestatzaile fisiko eta osteopata bat adibidez.[3]
Taldeak eta estadioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru talde osatu ziren. Talde nagusiak Ohorezko B mailan hasiko du ibilbidea, maila hortan baitzeuden Zarautz eta Bera Bera 2023-24 denboraldiaren amaieran. Zarauzko taldeko entrenatzaileek hartu dute haren ardura eta Asti zelaian jokatuko dituzte partidak, Anoetako miniestadioan konponketa lanetan ari baitira.[1]
Bigarren taldea Euskal Txapelketako lehen mailan arituko da eta Donostiako Puio udal zelaian jokatuko du. Bera Berako entrenatzaileak hartuko du haren ardura. Hirugarren taldea Euskal Txapelketako bigarren mailan arituko da eta Lasarten jokatuko du.[1]
Azken unean emakumezkoen taldea osatzea ere lortu zen.
Gipuzkoa sortzen taldearen ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo denboraldian ez zuen lortu Ohorezko B mailako Elite taldean sailkatzerik eta A multzoko bigarrena izan zen. 2025-26 denboraldirako François Meyranx "Pantxoa" entrenatzaile baionarra fitxatu zuen.[4] Espainiako bigarren mailan berrantolaketa bat izan zuen, Ohorezko Elitea (2. maila) eta Ohorezko B (3. maila) eta Gipuzkoa Sortzen Ohorezko B mailan gelditu zen.
Uniformea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldia | Maila | Postua |
|---|---|---|
| 2024-25 | Ohorezko B maila | 2.a (A multzoa) |
B taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldia | Maila | Postua |
|---|---|---|
| 2024-25 | Euskal Maila (1. maila) | 4.a |
C taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldia | Maila | Postua |
|---|---|---|
| 2024-25 | Euskal Maila (2. maila) | 8.a |
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldia | Liga | Postua |
|---|---|---|
| 2024-25 | Euskal Maila | 3.a (B multzoa) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f «Gipuzkoako errugbiari bultzada serioa emate aldera - Zarautz» Guka.eus (kontsulta data: 2024-10-19).
- ↑ a b c «Bera Bera - Gipuzkoa Sortzen, proiektu berri baten hasiera» berabera.com (kontsulta data: 2024-10-19).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Andonegi, Iker. (2024-10-11). «Bera Bera, Beltzak y Zarautz unen sus fuerzas en Gipuzkoa Sortzen» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2024-10-19).
- ↑ «François Meyranx izango da Gipuzkoa Sortzen errugbi taldearen entrenatzaile berria - Zarautz» Zarautzguka.eus (kontsulta data: 2025-07-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]