Gipuzkoako Partzuergo Txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gipuzkoako Partzuergo Txikia
Gipuzkoako Partzuergo Txikia
Gipuzkoa
Administrazioa
HerrialdeaTxantiloi:Herrialde info Espainia, Gipuzkoa
Antolaketa
Partzuergoa

Idiazabal, Segura, Zerain eta Zegama
Posta kodea20214
Geografia
Azalera4,76 km² km²
Altuera{{{garaiera}}}
Demografia
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
{{{webgunea}}}
{{{oharrak}}}

Gipuzkoako Partzuergo Txikia 4,76 km²-ko lurraldea da, Gipuzkoako hegoaldean dagoena. Ez du berezko balio administratiborik, baina lau herri arduratzen dira lurraldearen administrazioaz: Idiazabal, Segura, Zegama eta Zerain.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso lurralde menditsua da, Irumugarrieta (986 m), Balankaleku (936 m), Gazteluberri (861 m), Aitzelekundi (792 m) edo Larrezkondo (779 m) gainak bertan daude. Haitzen artean mendi-lepoak eta haran txikiak daude, tartean Altzerreka ibaiak sortutakoa. A-1 autobideak partzuergoa zeharkatzen du (1,5 kilometroko ibilbidea egiten du).

Etzegarate mendatearen inguruan dago, Goierrin, pagoen basoek eta pinu eta laritzen sailek osatzen dute. Ofizialki hutsik dago, baina zenbait etxe dago Etzegaratetik gertu eta bertako biztanleak Idiazabalen erroldatuta daude.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gazteluberri.

XV. mendean sortu zen, Gipuzkoako Partzuergo Txikia izenarekin (gero, Arabako herriak ere sartu zirenean, bi partzuergotzat bereizi ziren: batetik txikia, bestetik orokorra), Henrike III.a Gaztelako erregeak Fernan I.a Perez Aiarakoari mendiko lursail batzuk eman zizkionean. Hilabete batzuk geroago, Fernan Perez de Aialak berak Segurako hiribilduari saldu zizkion lursail haiek, Aragoiko 500 urrezko florinen eta bi oihalen truke. Idazki hura erregeak berak berretsi zuen 1406ko irailaren 16an.

Idazkian Segurako hiribildua besterik agertzen ez den arren, kontuan hartu behar da garai hartan Goierriko hainbat herri Segurari batuta zeudela. Beraz, eskualdeko hainbat herriren buru gisa erosi zituela esan daiteke. Horixe berresten du 1430eko dokumentu batek; izan ere, Legazpiko unibertsitateak zegokion zatia banandu eta mugarritu egin zuela adierazten du. Idazkian bertan, Segurako hiribilduak eta Idiazabal, Segura, Zegama eta Zeraineko unibertsitateek elkarrekin erosi zutela ere jartzen du. Legazpiko zatia banandurik, beste guztia beste lau herrien administraziopean geratu zen.

XVI. mendean zehar, gipuzkoar herriek partzuergoaren hegoaldean ziren herriekin hitzarmenak egin zituzten, haiek ere partzuergoko baliabideak ustia zitzaten. Zalduondo, Araia, Donemiliaga eta Agurain herriez ari gara. Horrela, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra sortu zen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partzuegoen baliabideak ustiatzea da ekonomia jarduera nagusia. Basogintza eta abeltzaintza egiten dute.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokiko erakundea izanda, udalek beste eskuduntza ditu. Idiazabal, Segura, Zegama eta Zerain udalek kondominioa dute eta partzuergoaren gastu eta mozkinak haien artean partekatzen dute: ondarea 110 zatitan banaturik dago; Segurak 52,75, Idiazabalek 28,25, Zegamak 19 eta Zerainek 10 ditu.

Partzuergoaren egoitza Segurako udaletxean dago eta Segurako alkatea Partzuergo Txikiaren presidentea ere bada.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960 urtean Gazteluberriko Altxorra izenez ezagutzen den txanpon multzoa aurkitu zen Partzuergoan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. GeoEuskadi. Patzuergoak. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]