Gipuzkoako kanpaina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gipuzkoako kanpaina
Euskal Herriko fronteaGerra Zibila
Data 1936ko uztailaren 20tik irailaren 26
Lekua Gipuzkoa
 EH
Emaitza Frankisten garaipena
Gudulariak
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Matxinatuak Flag of Spain (1931 - 1939).svg Espainiako II. Errepublika
Buruzagiak
Emilio Mola
Alfonso Beorlegi
Augusto Pérez Garmendia
Antonio Ortega

Gipuzkoako kanpaina Gerra Zibileko kanpaina izan zen, non frankistek Gipuzkoa konkistatu zuten.

Kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irun konkistatzeko Emilio Mola jeneralaren asmoa zen Espainiako Gobernuari Frantziatik zetorkion laguntza etetea eta, hasiera batean, baita Donostian zegoen setiatutako matxinatuen gotorlekuari laguntzea. Alabaina, Molak Irun konkistatzeko zuzeneko bidea desbideratu behar izan zuen trabatuta geratzean, Errepublikaren aldekoek zartarazi egin baitzuten Endarlatsako zubia.

1936ko uztailaren amaieran, Nafarroatik zetorren armadak Donostiako matxinatuak setiatuak zirela jakin zuenean, Donostiarantz desbideratu ziren, Alfonso Beorlegiren agindupean gotorlekuari laguntzeko. Molak beste bi zutabe ere bidali zituen Bizkaiko muga okupatzeko. Donostiako kuartelean matxinatuen kideak askatzen saiatu arren, uztailaren 27an Loiolako militarrek amore eman zuten, eta Beorlegik Irun konkistatzeari ekin zion muga hartzeko asmotan.

Behin Irun hartuta, indar gutxiko San Marko gotorlekua baino ez zen geratzen mugako hiritik Donostiara. Hiriko agintariek ebakuazioa prestatu zuten, eta ordena mantendu azken une arte. Irailaren 12an Donostia erori zen. Hamar milaka herritarrek mendebalderantz ihes egiten zuten, eta okupazio-indarren buruzagiek errepresio gogorraren bidea hartu zuten.

Oriako herritar eta langileek erresistentzia antolatu zuten Buruntzaren pean, baita fronte-lerro bat osatu ere mendi horretan, baina indar matxinatuek egun gutxi batzuetan hautsi zuten. Harrezkero, mendebaldera hedatzen jarraitu zuten Bizkaira lehenbailehen heltzeko. Irail amaierarako Gipuzkoa osoa okupatua zen, baina Intxortako mugan (Elgeta) aurkitutako erresistentziak eta kanpainan sortutako nekeak erasoaldia eten zuten.

Hurrengo pausua, Iparraldeko Fronteko kanpaina izan zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Romero, Eladi, "Itinerarios de la Guerra Civil española : guía del viajero curioso", Bartzelona: Laertes, 2001.
  • Barruso, Pedro, "Verano y revolución. La guerra civil en Gipuzkoa (julio-septiembre de 1936)", Haramburu. Donostia, 1996. online
  • Usabiaga, Marcelo, "Así fue la Batalla de Irun" Historia 16 362. zbk (2006ko ekaina), 72-85. orr. online
  • Thomas, Hugh, "The Spanish Civil War". Londres: Penguin. 2003 ISBN 0-14-101161-0
  • Aznar, Manuel, "Historia Militar de la Guerra de España". Madril: Editora Nacional, 1969.


Historia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.