Giroskopio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Giroskopio baten 3D animazioa.

Giroskopioa (grezieraz, "skopeein = ikusi" eta "gyros = jiratu") JBL Foucault frantses zientzialariak 1852an, Lurraren errotazio mugimendua frogatzeko ahaleginetan ari zela, asmatu zuen tresna da.

Giroskopioa bizkor itzultzen den duen gurpil batez, eta gurpil hori edozein norabidetarantz mugitzeko eta edozein ardatzen inguruan biratzeko aske uzten duen egitura batez osatua dago. Foucaultek frogatu zuen giroskopioak norabideari eusten ziola, Lurraren errotazioaren eraginez aldaketarik izan gabe. Ezaugarri nagusia hori du, beraz, gurpilak mugimendua bere horretan gordetzen duela, egitura okertzen bada ere. Horren ondorioz, oso erabilgarria da norabidea zuzen irautea beharrezkoa duten tresna askotarako, hala nola iparrorratz, hegazkinetako eta itsasontzietako piloto automatiko, gerrako jaurtigailu eta abarretarako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]