Edukira joan

Gitarra klasiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gitarra espainol» orritik birbideratua)
Gitarra klasiko
Deskribapena
Motagitarra akustiko
Hornbostel-Sachs sailkapena321.322-5
Hedadura
Jotzaileaclassical guitarist (en) Itzuli

Gitarra klasikoa edo gitarra espainola sei hariko gitarra-mota da, hatzez jotzen dena, zurezkoa eta soinu-zulo biribil bakarra duena. Taula harmonikoa laua da, eta hondoa ere bai, edo zertxobait sabeldua. Diapasoian metalezko 19 koska edo traste ditu, eta larako-etxea mekanikoa da. Gaur egun, lehen hiru hariak nylonezkoak dira, eta beste hirurak bihurrikatuak. Afinazioa: mi2-la2-re3-sol3-si3-mi4. Sol klabean idazten da, soinu erreala baino zortzidun bat gorago. Gitarra-mota zabalduenetakoa da. Musika akademikoan eta herri-musikan erabiltzen da. Flamenkoa jotzeko erabiltzen den gitarra-mota oso antzekoa da, baina ezaugarri batzuk bereziak ditu (txikixeagoa eta arinagoa, soinu zoliagoa, kaxa eskuineko eskuaren hatz-puntez jotzeko babesa, zubitoaren erabilera...).[1]

Gitarra klasikoak laute edo bihuela bezalako instrumentuetatik datoz, Errenazimentuko gitarrara eta XVII. eta XVIII. mendeetako gitarra barrokora eboluzionatu zutenak. Egungo gitarra klasiko modernoa Antonio de Torres XIX. mendeko luthierraren diseinuek ezarri zuten.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
  2. (Ingelesez) Morrish, John. «Antonio De Torres» Guitar Salon International.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.