Giulio Romano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Giulio Romano
Titian - Portrait of Giulio Romano - WGA22947.jpg
Bizitza
Izen osoa Giulio di Pietro di Filippo de Gianuzzi
Jaiotza Erroma1499
Herrialdea  Italia
Heriotza Mantua1546ko azaroaren 1a (46/47 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Irakaslea(k) Rafael
Ikaslea(k) Ippolito Andreasi
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa, margolaria eta eskultorea
Lan nabarmenak Palazzo del Te
The Battle of the Milvian Bridge
Stoning of Saint Stephen
Portrait of Margherita Paleologo
Mugimendua Manierismoa

Giulio Pippi de' Jannuzzi (Erroma, 1499 aldean - Mantua, 1546ko azaroaren 1a), Giulio Romano deitua, italiar pintorea eta arkitektoa izan zen.

Rafael pintorearen laguntzaile eta ikaslea izan zen, eta Troiako sutea obrari dagokion Eneas Ankises bizkarrean daramala atala pintatu zuen Vatikanon. Gianfrancesco Penni pintorearekin batera Rafaelen oinordekoa izan zen, eta haren obrak amaitu zituen: Itxuraldaketa, Ama Birjinaren koroatzea eta Konstantinok Majenzioren gainean lortutako garaipena.

Ama Birjina, Santa Ana eta San Jose eta Jesus zigorpean marraztu zituen Erroman. Villa Madama eta Villa Lante eraiki eta dekoratu ondoren, alde egin behar izan zuen Erromatik, grabatu lizun batzuk zirela eta. Mantuara joan zen, eta lantegi bat zabaldu zuen, gerora ospe handia izan zuena (1524-1540). Mantuako gotorlekuak amaitu zituen eta ur-hesiak eraikitzen hasi zen. Palazzo Te da, ordea, arkitekto horren obrarik aipagarriena (Psike, Faeton eta Erraldoien aretoak dekoratu zituen). 1540an, Mantuako dukea hil zenean Boloniara joan zen, eta San Petronio elizako aurrealdearen planoak prestatu zituen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ambox notice.png Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giulio Romano Aldatu lotura Wikidatan