Giumri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Giumri
Գյումրի, Կիւմրի
 Armenia
Gyumri new mix 2014.jpg
Gyumri flag.svg Coat of Arms of Gyumri.gif
Administrazioa
Antzinako herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Herrialdea Armenia
Armeniako probintziaXirak
Alkatea Samvel Balasanyan
Izen ofiziala Գյումրի
Գյումրի
Ալեքսանդրապոլ
Լենինական
Александропаль
Александрополь
Ленинакан
Кумайри
Jatorrizko izena Գյումրի, Կիւմրի
Posta kodea 3101–3126
Geografia
Koordenatuak 40° 47′ 00″ N, 43° 50′ 00″ E / 40.783333333333°N,43.833333333333°E / 40.783333333333; 43.833333333333Koordenatuak: 40° 47′ 00″ N, 43° 50′ 00″ E / 40.783333333333°N,43.833333333333°E / 40.783333333333; 43.833333333333
Giumri hemen kokatua: Armenia
Giumri
Giumri
Giumri (Armenia)
Azalera 46.2 km²
Altuera 1.509 m
Demografia
Biztanleria 121.976 bizt. (2011)
Dentsitatea 2.640,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1837
Ordu eremua UTC+04:00
Hiri senidetuak Plovdiv, Alexandria, Alexandria, Bialystok, Kutaisi eta Osasco
Matrikula 45 am
http://www.gyumricity.am/

Giumri[1] (armenieraz: Գյումրի) Armeniako bigarren hiririk handiena eta Xirak probintziako hiriburua da. Armeniako ipar-mendebaldean dago, Erevan hiriburutik 126 km iparraldera. Akhurian ibaia hiriaren mendebaldeko auzoetan barrena igarotzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armeniako hiririk zaharrenetako bat da, eta zenbait izen izan ditu historian zehar. Hasieran Kumairi[1] izan zen, eta gero Giumri; gero, Alexandropol[1] (errusieraz: Александрополь; armenieraz: Ալեքսանդրապոլ), 1837-1924 bitartean; gero Leninakan[1] (errusieraz: Ленинакан; armeniera: Լենինական), 1924-1990 bitartean; eta, azkenik, Giumri berriro.

Hiri honetan sinatu zen 1920an Armeniaren eta Turkiaren arteko ituna (Alexandropolgo Ituna), bi estatuen arteko gerrari amaia eman ziona eta Sévresko Itunak ezarri nahi izan zuen Armenia Handiaren ametsari ere amaia eman ziona.

1988ko abenduaren 7an, lurrikara bortitz batek astindu zuen eskualdea: hiriko eraikinen erdiak eraitsi zituen, eta 15.000 pertsonatik gora hil ziren.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima kontinentala du. Neguak hotzak dira, -15 °C-rainoko tenperaturekin, eta udak beroak, 40 °C-rainoko tenperaturekin. Prezipitazioei dagokienez, urteko batez bestekoa 700 mm da.

Datu klimatikoak (Giumri)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9.2 13.9 20.6 26.2 29.1 33.1 38.0 36.2 34.0 27.9 20.6 14.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -3 -1 4 13 18 22 26 26 23 16 7 - 12.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -9 -7 -1 6 11 15 19 19 15 8 1 -5 6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -14 -12 -6 - 5 8 12 12 7 1 -3 -9 -0.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -36.0 -35.0 -30.1 -16.0 -7.6 -3.6 1.4 -1.1 -4.1 -14.6 -23.8 -31.2 -36.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23.7 26.7 28.2 54.5 84.6 73.9 43.2 35.7 26.0 38.5 28.2 22.8 486
Iturria: Weatherbase [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giumri