Giuseppe Garibaldi Trophy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Auld Alliance Trophy
Sorrera 2007
Taldeak Frantzia Frantzia (15 Kopa)
Italia Italia (2 Kopa)
Txapelduna berdinketa (2024)
Frantziaren (zuriz) eta Italiaren (urdinez) arteko partida, Parisen 2012an.
Italiak (zuriz) 2011n lehen aldiz eskuratu zuen Giuseppe Garibaldi garaikurra.

Giuseppe Garibaldi Trophy (euskaraz Giuseppe Garibaldi Saria, frantsesez Trophée Giuseppe Garibaldi eta italieraz Trofeo Giuseppe Garibaldi) urtero Sei Nazioen Txapelketan Frantzia eta Italiaren arteko partidako irabazleari eman ohi zaion saria da. Italiako errugbi selekzioa Sei Nazioen Txapelketara batu den azken selekzioa denez, beste sari batzuk baino ekitaldi gutxiago izan ditu oraindik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giuseppe Garibaldi iraultzailearen izena darama. Garibaldi Niza hirian jaio zen, garai hartan Sardiniako Erresumari zegokion gaur egun Frantzia da. Italiaren batasuna lortu zuen eta 1870an Frantzia-Prusia Gerran frantziako armadaren barnean egin zuen borroka. Guzti horregatik 2006an Frantziak eta Italiak urtero jokatzen zuten partidan garaikurra ematea erabaki zuten federazio biek. 2007an izan zuen aurreneko ekitaldia, Garibaldiren jaiotzaren bigarren mendeurrenean.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Hiria (estadioa) Etxekoa Emaitza Kanpokoa Frantzia-Italia-Berdin
2007 Erroma (Stadio Flaminio) Italia 3-39 Frantzia Frantzia 1 - 0 - 0
2008 Paris (Stade de France) Frantzia Frantzia 25-13 Italia 2 - 0 - 0
2009 Erroma (Stadio Flaminio) Italia 8-50 Frantzia Frantzia 3 - 0 - 0
2010 Paris (Stade de France) Frantzia Frantzia 46-20 Italia 4 - 0 - 0
2011 Erroma (Stadio Flaminio) Italia Italia 22-21 Frantzia 4 - 1 - 0
2012 Paris (Stade de France) Frantzia Frantzia 30-12 Italia 5 - 1 - 0
2013 Erroma (Stadio Olimpico) Italia Italia 23-18 Frantzia 5 - 2 - 0
2014 Paris (Stade de France) Frantzia Frantzia 30-10 Italia 6 - 2 - 0
2015 Erroma (Stadio Olimpico) Italia 0-29 Frantzia Frantzia 7 - 2 - 0
2016 Paris (Stade de France) Frantzia Frantzia 23-21 Italia 8 - 2 - 0
2017 Erroma (Stadio Olimpico) Italia 18-40 Frantzia Frantzia 9 - 2 - 0
2018 Paris (Stade de France) Frantzia Frantzia 34-17 Italia 10 - 2 - 0
2019 Erroma (Stadio Olimpico) Italia 14-25 Frantzia Frantzia 11 - 2 - 0
2020 Paris (Stade de France) Frantzia Frantzia 35-22 Italia 12 - 2 - 0
2021 Erroma (Stadio Olimpico) Italia 10-50 Frantzia Frantzia 13 - 2 - 0
2022 Paris (Stade de France) Frantzia Frantzia 37-10 Italia 14 - 2 - 0
2023 Erroma (Stadio Olimpico) Italia 24-29 Frantzia Frantzia 15 - 2 - 0
2024 Lille (Stade Pierre-Mauroy) Frantzia 13-13 Italia 14 - 2 - 1

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Selekzioa Garaipenak Urteak
Frantzia Frantzia 15 2007, 2008, 2009, 2010, 2012, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023
Italia Italia 2 2011, 2013
Berdinketa 1 2024

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]