Giuseppe Peano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giuseppe Peano

Bizitza
JaiotzaSpinetta (en) Itzuli1858ko abuztuaren 27a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1932ko apirilaren 20a)
BizilekuaItaliako Erresuma
Lehen hizkuntzaitaliera
HeriotzaTurin1932ko apirilaren 20a (73 urte)
Hobiratze lekuaMonumental Cemetery of Turin (en) Itzuli
Q55443832 Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
HeziketaTuringo Unibertsitatea
(1876 - 1880)
Tesi zuzendariaEnrico D'Ovidio (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
latina
Latino sine flexione (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Turingo Unibertsitatea  (1880 -
Jasotako sariak
InfluentziakEuklides
KidetzaAcademia pro Interlingua (en) Itzuli
Linzeen Akademia
Accademia delle Scienze di Torino

Giuseppe Peano (Cuneo, Italia, 1858ko abuztuaren 27a - Turin, Italia, 1932ko apirilaren 20a) italiar matematikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aritmetica generale e algebra elementare, 1902

Irakaslea izan zen Turingo unibertsitatean eta Akademia Militarrean. Rivista di mathematica aldizkaria sortu zuen. Logika eta matematikazko printzipioak adierazteko zeinu-sistema bat asmatu zuen. Formulario mathematico (1894-1908) bost liburuz osaturiko obran, besteak beste, aritmetika, geometria, multzoen teoria, kalkulu infinitesimala eta bektore-kalkulua azaldu zituen. Calcolo differenziale e principi de calcolo integrale (1884, "Kalkulu diferentzialaren eta kalkulu integralaren printzipioak") eta Lezioni di analisi infinitesimale (1893, "Analisi infinitesimalaren gainean ikasgaiak") bere obrak, Augustin-Louis Cauchy frantses matematikariaren lanarekin batera, funtzioei buruzko teoria orokorraren obra nagusitzat hartzen dira. Aipagarriak dira halaber geometriari buruz idatzi zuen Applicazioni geometriche del calcolo infinitesimale (1887, "Kalkulu infinitesimalaren aplikazioak geometrian") eta matematika-logikari buruz idatzi zuen Calcolo geometrico (1888, "Geometria-kalkulua").

Nazioarteko hizkuntza bat sortzen saiatu zen halaber, hasieran Latino sine flexione eta gerora Interlingua izena hartu zuena. Latinaren, frantsesaren, alemanaren eta ingelesaren hitzez osaturiko hiztegia, eta gramatika soila zuen hizkuntza zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Peano Aldatu lotura Wikidatan