Giuseppe Ungaretti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Giuseppe Ungaretti
Ungaretti Giovane.jpg
Bizitza
Jaiotza Alexandria1888ko otsailaren 8a
Herrialdea  Italia
 Brasil
Heriotza Milan1970eko ekainaren 1a (82 urte)
Hobiratze lekua Campo Verano
Heriotza modua berezko heriotza (Bronkopneumonia
pneumonia)
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea poeta, idazlea, kazetaria eta saiakeragilea
Enplegatzailea(k) São Pauloko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Bavarian Academy of Fine Arts
Zerbitzu militarra
Gatazka Lehen Mundu Gerra

Giuseppe Ungaretti (Alexandria, Egipto, 1888ko otsailaren 8a - Milan, 1970eko ekainaren 1a) italiar poeta izan zen. Ikasketak Frantzian egin zituen, eta Literaturako irakasle izan zen Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitatean (1937). Popolo d´Italia eta Gazzetta del popolo egunkarietan idatzi zuen. Frantziako dekadentismoaren eragina (Rimbaud, Mallarmé, Valéry eta abarrena) nabari da haren obretan, eta haren ondorioz Italian sortu zen hermetismoaren aitzindaria izan zen. Obra nagusiak: Il porto sepolto (1916, Urperatutako Kaia); Allegria (1931, Poza Eduardo Gil Berak 1992an euskaratua); Sentimento del tempo (1933, Denboraren sendimendua); Il dolore (1947, Mina); La terra promessa (1950, Agindutako lurra); Un grido e paesaggi (1952, Oihu bat eta ikuspegi batzuk). Saiakera-bilduma bat Il deserto e dopo (Basamortua eta gero) egin zuen, halaber. Shakespeareren, Luis de Góngoraren, Stéphane Mallarméren eta William Blakeren obra batzuk italierara itzuli zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Ungaretti Aldatu lotura Wikidatan